Leintz Gatzaga

Gipuzkoako hego-mendebaldeko muturrean dago, Araba eta Gipuzkoa arteko mugan. Leintz bailarako lehenengo herri hau Deba Garaiko eskualdean dago. Izan ere, bailarari izena ematen dion ibaiak, Debak, Leintz Gatzagako lurretan du jaiolekua. Historikoki Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzari lotua ageri da. Iparraldetik Eskoriatzarekin muga du eta hegoaldetik Arabako herriak diren Legutio, Arrazua-Ubarrundia eta Barrundiarekin du muga. Bertako jarduera ekonomiko garrantzitsuena, gatzaren ekoizpena izan den arren, ikatzginak, errementariak eta beste zenbait ofizio ere baziren. Nekazal tradizioan oinarritutako herria dugu Leintz Gatzaga.

  • Hizlariak: 17
  • Zintak: 27
  • Pasarteak: 206
  • Transkribatutakoak: 34
  • Audioak: 62
  • Bideoak: 19

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia