Irura (Gipuzkoa)

Erromeriak eta San Migeletako karrozak

Erromeriak eta San Migeletako karrozak <p>Jai iluntzeetan kuadrilla bat biltzen zen Visitacionen tabernan eta mutil batek soinua jotzen zuen. Batzokian erromeriak egiten ziren eta San Migeletan karrozetan ateratzeko ohitura handia zegoen. Inguruko herrietatik trenak jartzen zituzten eta jende ugari biltzen zen bertara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IRU-001-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jai iluntzeetan kuadrilla bat biltzen zen Visitacionen tabernan eta mutil batek soinua jotzen zuen. Batzokian erromeriak egiten ziren eta San Migeletan karrozetan ateratzeko ohitura handia zegoen. Inguruko herrietatik trenak jartzen zituzten eta jende ugari biltzen zen bertara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Apustuk-eta izaten al zien tabernan ta?
- Ez.
- Ez?
- Ez, hemen tabernan apustuik-eta ez. Musian-ta ibili, hola, musian-ta ibili. Ta gero bazeon mutil bat soiñuba… nola berez famili guziya soiñu-jotzaillia, [“soiñunekok”] esaten zien, eta mutil horrek’e bazun filarmonika txiki bat. Ta jai gautan, kuadrillak han gaztiak ta gaztiak eta esaten ziyen “Ekar zak, ekar zak soiñuba, ekar zak soiñuba”. Ta aixkenian jun ta ekartzen zun. Eta hua soiñu jotzen ta jendia dantzan. Ta bueno…
- Ordun erromerik izaten al zien?
- Bai.
- Bai?
- Festak? Oso haundik gaiñea. Hemen gerra baiño leheno itten zian, batzokiyak denak preparatzen zittun, ze karrozak…! Politt askoak badittugu guk erretratoak! Este… hor albumian ez dago, baiña Modesta ta nik zeak, esto… gurdi… gurdi belarran aurrian, beste neska bat eta ni, basarritar jantzita, e. Herri guziya jazten zan, neska ta mutil. Karrozak, igual lau o bost karroza, denak batzokin preparatzen zian.
- Bai, hemen bertan, ezta, Iruran?
- Bai, bai, bai, bai. Aizu, ordun garai haitan, zea… este… gero’re gero’re, tranbia-ta zian garaiyan, tranbia espeziala jartzen zuen Andoaindikan Iruraa, ta Tolosatik Iruraa, o Andoaindikan Tolosaa, Iruran pasatzeko. Izugarrizko jendiak izaten zian!
- Eta ze egunetan izaten zan hoi?
- San Migel.
- San Migelak?
- Bai, San Migelak. Uaiñ’e bai, bai, San Mielak izaten [zian].

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia