Erandio (Bizkaia)

Inguruko jaiak eta erromeriak

Inguruko jaiak eta erromeriak <p>Inguruko herrietako jaietara joaten ziren. Izendatu egiten ditu. Domeketan erromeriara joaten ziren eta hantxe ezagutu zuen emaztea, soldadu joan baino lehen.</p>

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Inguruko herrietako jaietara joaten ziren. Izendatu egiten ditu. Domeketan erromeriara joaten ziren eta hantxe ezagutu zuen emaztea, soldadu joan baino lehen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

- Eta len zelan eitten zendun? Oin beste kontuk, ez? horrek romeriak eta. Ze guk, ba, bueno, oin, ba, bakizu, diskotekak eta dana barrun eitten dogu. Baia len?
- Erromeriek, erromeriek eiten genduzen guk, ba, San Antonio egunen, Marture; Santa Luzie egunen Loiure; San Pedro egunen be Loiure edo Mungiara; San Kristobal egunen hamen, geure patroia da, geure eguna da, San Kristobal egunen horra. Eta holan. Eta, osten…
- Andrea: Gorpuztin Erandion eta Sondiken…
- Bai, Gorpuzti eta honek ba hamen, bai. Eta domekatan hamen euki eben tejabana bat, hortxe zen, Sarria, ez dakit entzunde badekozuen, Sarria hor Mesoko esaten jakon etxe baten, hor. Hortxe topeu neban nik hau, andrea.
- A bai, e?
- Hortxe, bai, hortxe.
- Eta dantza eskatuta eta holan?
- Bai, dantzan eskatute, honbre.
- Ba lenengotan kalabazatxun bat emongo eban, edo ez?
- Keba, ez, ez. Kalabazak asko emoten oskuezan, e? henbrak.
- A bai, e?
- Henbrak, henbrak batzutan...
- Oin ez dakizu zenbat emoten daben oin be, oin ez dakizu.
- ... harroak, harroak. Henbrak harroak egoten ziren hemen.
- Bai?
- Buuu...
- Oin baiño ez dakit nik, e?
- Andrea: Gu ez gintzen harro ibiltten, gu [...], baie batzuk harroak egon ziren, bai.
- Ba ni hasi nintzen honeaz soldadu joan baiño lelau, 20 urteaz. Soldadu joateko…
- Andrea: Hogeta bat [eukiko zenduzen].
- E?
- Andrea: Hogeta bat [eukiko zenduzen].
- Baia ni joan nintzenez hogeta bat... klaro, baia ni martiko naz, martin jaioko, martin hiruen jaioko naz ni. Eta bai, hogeta bat ondion ez, baia... bai. Eta beonek euki ebazen hamasei urte.
- Jolin!
- Guk, e... hainbat…
- Andrea: Baia nobiotan izen zan. [...]
- Domekatan-ta junta...
- Baia lagundu etxera eta holan, ez?
- Etxera, bai, bai, bai, etxera lagundu ta...
- Andrea: [...]
- Etxera lagundu ta, ba... lantzean behiñen hola ba zirritxu batzuk be bai. Honbre! Bai, ba. Horrek egik dire.
- Andrea: Baia [...].
- Eta andrari itxaroten denbora asko eman dozu itxaroten? Ze oin nik behintzat ematen dut denboratan…
- Itxeroten asko.
- Bai, ezta?
- Biba [el garros]...
- Hor pintalabioaz edo, zer da hori ba?
- Andrea: [Ni ez naz] pintatzen, gu ez gintzen pintatzen.
- Ke ba, beharra [eitten eben ] honek eta...
- A bai?
- Bai. Beharrak.
- Eta zu zer, kanpun itxaroten?
- Kanpun, klaro, ba, parrandia ipinten... eukiten gendun lekun. [Horren lekuetan urtentan] tabako erre ta tabako erre ta ernegaten igual, tabako erre ta tabako erre…
- Ni be holan nabil, itxaroten eta itxaroten…
- Bai, baia honen modukoa bada, ernegau [ereingo] dotsu apur bat.
Andrea: Ez, baia [oinguen ez dao hori].
- Ez, ez dago?
- Mekatxis la porra!

Egilea(k): Lucas Mezo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia