Itsaso Elizagoien Bizente
Etxalar (Nafarroa) (1995)
Biografia
Etxalarren jaioa. Gurasoak eta aiton-amonak ere etxalartarrak. Herrian hasi zituen ikasketak eta Batxilergoa egitera Berara joan zen, inguruko gazte guztien antzera. 5 urte zituela, soinu txikia jotzen hasi zen, ahizpa nagusia ikusita. Panderoarekin ere laguntzen zion hasieran Irune ahizpari. Gerora, bera bihurtu zen bikoteko trikitilaria. Hainbat trikiti-txapelketatan parte hartu dute bikote moduan eta baita txapel ugari irabazi ere. 13 urte zituela berbena-talde batean jotzen hasi zen ahizparekin batera eta oraindik ere plazarik plaza jarraitzen dute, Dantzadi taldearekin. 14 urte zituenetik gaztetxoagoei trikitixa irakasten ere aritzen da. Etxalarko dantza-taldeko kide ere bada. Irune ahizparekin batera egindako elkarrizketan orain arte bizitako esperientzien berri eman zigun.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ETL-001 | 2015 | Gazte gara gazte | Aintzane AgirrebeƱa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute