Eskoriatza (Gipuzkoa)

Karobi-erretzearen inguruko azalpenak; lexikoa

Karobi-erretzearen inguruko azalpenak; lexikoa Karobiak nola kargatzen ziren. Karobiaren inguruko azalpen interesgarriak; lexikoa. Erabiltzen zen harri klasea. Karea zein garaitan zabaltzen zen soroan; mamorro gutxiago izaten zituen lurrak karea bota ondoren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-032-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karobiak nola kargatzen ziren. Karobiaren inguruko azalpen interesgarriak; lexikoa. Erabiltzen zen harri klasea. Karea zein garaitan zabaltzen zen soroan; mamorro gutxiago izaten zituen lurrak karea bota ondoren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ni gaztie nitzenien? Bai, bai. Ta karobixe erreten be bai akordetan naz.
- Eta ikusten zenduan, orduan, zuk aitta…
- Kargetan be bai, eta kargau zelako ondo itten zan, e? Zelako ondo!
- Zelan [gogoratzen] dozu?
- Karobixe da zulo bat, ezta? Zulo bat hola bueltan. Eta gero dauko mailla bat han… Ta gero da gora, e? Hormakin ta einddeko toki bat da, e? Bueno. Ta gero atakie da… ba, bai, ba, personie sartzeko moduen arkue, arkutxo bat. Eukiko dittu, ba, metro ta erdi edo holan. Handik barrure sartzen zan ta kargau eitten daue, kargau eitten euen —gaztie izen arren horretxekin fijetan nitzen ni—, han maillan hasten zan ta hor potxolue. Han ure egoten zan. Enjeneral, eurixe-ta eindde egoten zan ta ure egoten zan. Ta gero handik potxolotik kañuek euken harek kanpora. E? Kañue. Zetarako? Ba, karobixe erreten dauenien arnasie hartzeko, kañuek-eta. Gero, urek-eta falta itten ez [ebenak], ba, handik urteten euen. Ta kargetan euen bobedia zelako edarto itten otsien gizonak. Hatx-harrixaz, e!
- Klaro, harri espeziala bihar izaten da, ez?
- Hatxa, hatxezkue, bai, “piedra de cal” esaten dana. Ta han maillan hasten zien bueltan, bueltan, bueltan, handik arku ondotik hasi ta han bueltan. Eitten euen kargetan, kargetan, kargetan, eitten, eitten, eitten, formetan zan bobedie. E? Bobedie. Laba bat ikusitte daukotzu ogixe eittekue? Zela eukitten [dauen] han goixe? Ba, holaxen jarten zan. Eta gero handik goittik botaten euen ganauekin-ta burdixaz eruen harrixe eta bota. Eta ha bobedie ez zan jausten! Ta, pentseizu, “rraa!” harrixek eta. Baeukien zera, e? Meritue gizonak. Eta gero egoten zan… Hori bai, karobixa erreten lagundu itten jakon, auzuek lagunketan auen, zeaittik egon biher zan, bost-xei egun edo die, denpora danien suten.
- Hori zaindu ein bihar izaten zan…
- Suten. Otak, “argoma”, e? Zela [izeten da] otie, piketen dabena, hori ebagi itten euen. Neguen-edo ebagi itten euen hori, otie. Eta lehelengoko egun batzuetan otie sar… A! Gero, ha atakie, ha kuadrue, “que diga”, arkue, ha zerrau eitten euen. Ifintten euen tubo bat holan. Izengo zan, ba, karretilla baten-edo modukue edo holan, tubo bat izeten zan. Eta ha dana… “zohixek” die zelaixan ataraten die bedarrakin.
- Lur zati…
- Bai, lur zatixaz, zohixek. Harekin zohixekin ha dana atakie zerretan euen. Ta ha…
- Libre lagatzen zan?
- Haxe zulue bakarrik libre, handik sue sartzeko. Gero, behetik eukitten eben beste kañu bat “trongadak” esaten eutsiena. Zien paguek…
- Badabil lanian. Lasai…
- Paguek luziek sartzen otsien azken samarrera, gero abarrak be bai. Ha bota zan paguen abarrak, “la leña”, ha be hantxe aprobetxaten zan, karobixen erreten, karobixe suten eukitten. Eta haik trongadak be, gero betik be “rra!” aurreratu ta sue izeten zan. Ta gero, “fffiii” goixen hola gauza bat, hori, eguzkixe-ta fuerte dauenien egoten da holako gauza bat… ya erreta… egositte […] karobixe euenien hola egoten zan handik goittik. Harrixek egositte, ya kare eindde. Baiñe berue izeten zan gero be, e! Sue hotzittu ta gero be karie ein barri-barrixe oso berue izeten zan. Ganauek-eta be txarto ibiltten zien, hankak beroketan jakuen, soluen erueten-ta dabitzela. Jakin ein biher zan ze sasoitten zabaldu ta holan. Enjeneral, artuek eraitten zabalketan zan. Ta horreaz egoten zan, ba, lurre fazil-fazil, mamorro be gutxiao egoten zan… Eta hartarakotxe izeten zan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia