Ama bakarra izatearen beldurrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-732-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ama bakarra izatearen beldurrak. Seme-alabei buruzko erabakiak bakarrik hartzea. Ama bakarra izatearen erabakia hartu zuenean, inguruan eman zizkioten iritziak. Animo asko jaso zituen.
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2022(e)ko maiatzaren 23a
- Iraupena: 0:01:41
- Erref: EIB-732/004
- Kodifikatzailea: Itziar Sapsootham
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Haurrak zaindu eta hezi , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Familia eredu desberdinak
Transkripzioa
- Bildurrik piztu xatzun ama bakarra izateko… izatia erabaki zebenian?
- Bai! Ta oindiok badittut, bai, etengabe. Bai, bildurra gauza askok emoten deste bildurra, baiña ya beste pertsona batzuk sartzen diranian tartian ta beste pertsona batzuk zaintzia –gaiñera nere buruan bakarra eukitzia zeuan, hori holan da–, ba, bai, bildurrak erabakixa hartzeko garaixan, haurdun geratzen diranian, haurdunal.. naiz.. nitzanian, haurdunaldixan, etorri ostian… Bildurrak etengabe dittut eta bildur asko emoten deste erabakixek. Ba kasu hontan nik hartu bihar dittudalako umieri eragiten detsen erabaki asko eta neri nik bakarrik hartu bihar izatiak bildur asko emoten desta. Horrek emoten desta. Baiña, bueno, inguruan berba itten dot, horretarako arazorik ez dakat, eta badakat konfiantzazko jendia inguruan, horren inguruan, berba itteko. Eta, bueno, ba, eskerrak horri.
- Eta erabakixa hartu zebenian, bueno, esan dozu lehen, ez zebela zuk bakarrik hartu, ez? ingurukuekin e… ingurukuen iritzixa eskatu zebela eta… hor… jaso zeben kontrako hola… "bai, baiña zelan ingo dozu hori", ala...?
- Ke ba, bapez! Kontrakua! Larrei animau nindutela pentsatzen dot askotan. Ba… lelengua, esan dot, holan gertuko... gertutikan, ba… nere aiztiekin eta nere amakin, eta esan zesten in nahi baneban aurrera, hor egongo zirala, eta egixa da hor egon dirala beti. Eta nere lagunek onartu ez, osea… ez dakit, animau in ninduten aurrera ittera. Bai. Eta asko eskertzen detset, e.
Egilea(k): Aimar Ansola (Eibar BHI) , June Araujo (Eibar BHI) , Uxue Baroja (Eibar BHI) , June Txurruka (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!