Donostia (Gipuzkoa)

Umetako jolasak; lehengo baloiak

Umetako jolasak; lehengo baloiak <p>Altzako eskolako atsedenaldiak. Ordutegia. Umetako jolasak. Herreran ez zegoen frontoirik, baina Loiolako La Sallen bai. Futbolean egiten zuten, pilotan aritzeko asko zirelako. Lehengo baloiak nolakoak ziren, askotan paperarekin eginak. Realean erabiltzen zituztenak ere ez ziren oraingoak bezalakoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-140-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Altzako eskolako atsedenaldiak. Ordutegia. Umetako jolasak. Herreran ez zegoen frontoirik, baina Loiolako La Sallen bai. Futbolean egiten zuten, pilotan aritzeko asko zirelako. Lehengo baloiak nolakoak ziren, askotan paperarekin eginak. Realean erabiltzen zituztenak ere ez ziren oraingoak bezalakoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta Altzako eskolan zenbiltzanean, deskantsua ere izango zan.
- Bueno, bai.
- Jolaserako garaia edo.
- Bai, bai, orduerdi bat eo izaten zan. Ordu laurden bat eo ordu erdiya. Goizian ta atsaldian izaten zan. Goizian bat eta geo atsaldian bestia, gaiñea. Beatzitatik hamabitara eo holakon bat; ta geo ordu bi t´erdiak o holakon bat bost eta erdiak arte. Klaro, izaten zan ordu erdi bat o gutxiyo ta han plazan ibiltzen giñan. Geo colegio La Sallen´e berdiña. Hortarako berdiña.
- Ta zuen jolasak, lehen esan dezu…
- Beti bezela futbolian o pelotan. Hemen, Herreran, ez zeon frontoirik, baiño zean bai, La Sallen, Loiolan bai. Baiño gehiena, nik uste det, gehien-gehienak… Gaiñera, frontoi bat ez liteke… ezin leizke pelotan jolastu, zeatik zenbat gea kalse bakoitzian? 40? Ordun izango zian 40. Ta kanpoa juten giñan batian 100. Frontoian ezin leizke pelotaa jun. Pelotan jolasteko 4 izan bihar dute; 4 o 6 o 8, baiño gehio ezin leizke. Ordun, futbolian.
- Ta lehengo pelotak nolakuak zian?
- Bueno, orduko…
- Baloiak.
- A! Baloiak esaten dezu /esatezu/? Buo, jesuuss! Egurrezkuak iya izaten zian. Ez zeon. Gomazkuak azaldu zian, baiño aurretik…! Zea, paperakin in ta, zea, lotu ta. Bai, bai.
- Zuek indakuak?
- Askotan bai. Ordun ez zeon. Gero gomazkuak azaldu zian ta gero ya zeakuak, normalak, oaingo normalak. Aunke oso diferentiak zian. Bai geo… Nik uste det, nik ya futbola bukatu nunian, ba, azaldu zian baloi onak, baiño gure baloiak ibiltzen zian… Ya Errealilan ibiltzen [genunak] bueno, pisatzen zuten! Ta geo hemen beti euriya ai da ta lurra… hartzen zuten piso bat! Bueno! Baiño, bueno, halaxe. Oan ikusten dezu ume batzuk ta denetatik [dakazkite]. Guek ez genun ezer; baloi hua, pelota eta besteik [ez].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia