Iñaki Alkiza Laskibar

Altza auzoa; Donostia (Gipuzkoa) (1933)

Biografia

Herrerako Agur etxean jaio zen, Altza herriko parte zenean. Errepublika garaia zen, eta Iñaki Andoni jarri zioten izena. Aita Altzakoa zuen eta ama, berriz, Villabonakoa. Lehenengo bata, gero bestea, guraso biak hil zitzaizkion 13-14 urterako, eta hiru senideak amonarekin eta osabarekin joan ziren bizitzera, Altzako Elizalde etxera. Herrerako fraideetan egin zituen lehen ikasketak. Familiako lantegian ibili zen lanean urte askoan, Destileria Guipuzcoanan. Baina batez ere kirolarengatik da ezaguna: Realeko presidentea izan zen hamar urtean (1983-1993), Realak kopa irabazi zuen garaian hain zuzen ere. Jokalari moduan, Eibarren urtebete egin zuen eta Realean bost (1956-1961). Politikan ere ibilia da: 1978an zinegotzia izan zen Donostian, eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide 90eko hamarkadan.

Zintak

KodeaDataProiektua
DON-140 2011 Euskal Herriko Ahotsak
DON-141 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gaztetxoa zela, umezurtz Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Altza nolakoa zen Bideoaren ikonoa
3 Gerra ondoren, inmigrazioa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
4 400 itsasontzi baino gehiago zeuden Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Bainuak eta arrantza Bideoaren ikonoa
6 Eskola garaia Bideoaren ikonoa
7 Umetako jolasak; lehengo baloiak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Alpargatak eskuan hartuta; monagilo lanetan Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Apaizarekin gerezi bila, Akular baserrira Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Euskara kalean galarazia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Errazionamendu bila dendetara Bideoaren ikonoa
12 Amona, beti beltzez Bideoaren ikonoa
13 Bizikletak, autoak eta gidabaimena Bideoaren ikonoa
14 Etxea beti beteta, igandetan; Roman Irigoien Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
15 Umetako gaiztakeriak Bideoaren ikonoa
16 Txoriak harrapatzen, kanposantuan Bideoaren ikonoa
17 Heriotza: gorpua etxetik elizara Bideoaren ikonoa
18 Elizaren jarrera euskararekin Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
19 Dantzak eta nobio garaiak Bideoaren ikonoa
20 Lehenengo lana, bidaia agentzia batean Bideoaren ikonoa
21 Gipuzkoana Destileria Bideoaren ikonoa
22 Likore lantegien gainbehera Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
23 Festetako kontuak; Altzako harri apustua Bideoaren ikonoa
24 Bertsolariak eta sagardotegiak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia