Bermeo (Bizkaia)

Josketa, orratzak, hari-motak

Josketa, orratzak, hari-motak <p>Sareginaren egunerokoa lana jostea zen. Ezin zenean josi "frijelatu" egiten zuten. Orratz berezi batzuk zeuden sareak josteko, hiru-lau mota desberdinetakoak. Hasieran egurrezkoak ziren, gerora etorri ziren plastikozkoak. Haria lehenengo kotoizkoa zen; gero, kuraloizkoa; eta, beranduago, 50. hamarkadan-edo, nylonezkoa. Kotoia usteldu egiten zen, eta Dakar aldean (Senegal)&nbsp;marmoka asko zeudenez erraz usteltzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-023-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sareginaren egunerokoa lana jostea zen. Ezin zenean josi "frijelatu" egiten zuten. Orratz berezi batzuk zeuden sareak josteko, hiru-lau mota desberdinetakoak. Hasieran egurrezkoak ziren, gerora etorri ziren plastikozkoak. Haria lehenengo kotoizkoa zen; gero, kuraloizkoa; eta, beranduago, 50. hamarkadan-edo, nylonezkoa. Kotoia usteldu egiten zen, eta Dakar aldean (Senegal) marmoka asko zeudenez erraz usteltzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hola saregin kontuena-eta, eguneroko biherrana ta, ze biher izaten zan saregiñen egunerokoa?
- Bai josten! Josten, osa baporak abiseten dotsu /abisetentsu/, bueno abise antziñe portora etorri arte be ez zan jakitten izan. Datoz, ta hausitte dako, horra saregin bi, hara saregin bet, ha josi biher izan dozu /bizanzu/, hausitte ezin izan dau jun itsosora-ta. Ezin denien haulan frejile, frejilar haulan, ta "bolso" zaku esaten izan dotsagu /izantsagu/, baia bera arraiñe egon dan lekuko zuluk eta konpondu ondo, ostantzien han antxoak ensegida eitten izan dotsuie /izantsuie/ bidie errementa "y ahí se quedaba todo".
- Zelan josten zan?
- Orrotzakaz, espezialak egon diz orrotzak, orrotza ta artazidxe josteko. Hiru-lau orrotz klase e, bai, hiru-lau orrotz klase.
- Zelakoak zien?
- Egurrezkuk. Egurrezkuk, gero etor zin plastikozkuk be baia egurrezkuk izaten izan dizen ba.
- Izenik-edo eukitten ban edo orrotza zan?
- Ez. Orrotza, orrotza ta gero "uno, dos" markaziñue, numeraziñue, "unos, dos, tres", markaziñue okitzen izan dau.
- Beti egurrezkoa.
- Bai egurrezku izan da, gero plastiku etor da e! Baie egurrezku beti izan da gozuaue. Hausi eitten izan da asko, baie pasa eitten izan da. Eukitzen izan dozulako batzuk ganera izan diz saregin profesional polittek e, geuzek erreminttek ondo dakoienak-eta. Ta okitzen izan dauie ba, belztute izati lez bera ze esango dotsut /esangotsut/ ba? haulan, haunelez, kolorie-ta politto esatie lez, laban-laban korriteko, "pa que vaya" "dxa-dxa", politto, musturtxue afiñeta-ta.
- Ta haridxe?
- Haridxe bai, haridxe lelau aldogoie, ta gero nylona. Nylona eon zan, nylona bat baie zantarra, nylon nylon purue, nylona etor da "cincuenta y" lelangoko lelangokue nylon etor zan "sesenta y dos"erako etorritte egon da, "cincueta"n edo haulan. Frantzittik ekar zauien bat, ez zan izen nylon purue, "barbas" esaten izan dotsaguen /izantsaguen/ bizar morroi bat etor zan bera saltzien. Ta lelau-lelau etor zan kuralon, kularoie, algodoien atzetik kuraloie, ze algodoie eitten izan da usteldu ta gero Dakarrera ta hasi zienien, ba klaro han sikatu ein bihar ta ostantzien gero marmoka, hori medusilakue izan da marmoka, ta horrek eitten dau erre asko.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia