Josketa, orratzak, hari-motak <p>Sareginaren egunerokoa lana jostea zen. Ezin zenean josi "frijelatu" egiten zuten. Orratz berezi batzuk zeuden sareak josteko, hiru-lau mota desberdinetakoak. Hasieran egurrezkoak ziren, gerora etorri ziren plastikozkoak. Haria lehenengo kotoizkoa zen; gero, kuraloizkoa; eta, beranduago, 50. hamarkadan-edo, nylonezkoa. Kotoia usteldu egiten zen, eta Dakar aldean (Senegal)&nbsp;marmoka asko zeudenez erraz usteltzen zen.</p>

Josketa, orratzak, hari-motak
Mari Uriondo Uriarte
- ahotsak.eus