Arrasate (Gipuzkoa)

Argindarra Uba errotatik; ura etxean

Argindarra Uba errotatik; ura etxean <p>Argindarra auzoko Uba errotatik (gaur galduta) etortzen zen. Udaran ez zuen indarrik izaten, ur eskasiagatik. Indarrik ezean karburoarekin edota kandelekin argitzen zuten. Etxe barruan ura beti ezagutu du Patxik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-073-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Argindarra auzoko Uba errotatik (gaur galduta) etortzen zen. Udaran ez zuen indarrik izaten, ur eskasiagatik. Indarrik ezean karburoarekin edota kandelekin argitzen zuten. Etxe barruan ura beti ezagutu du Patxik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduen eskolatik hamahiru urtekin urten ta zu garai hareitan etxian goguen daukotzu ura ta inddarra ta euen edo ez?
-Ure? Ure gutxi. Inddarra be bapez edo gutxi. Inddarra hor beheien euen Uba baserri bat, errotie. Ta neguen zeozer. Holan, gorrittasun bat etorten zan. Ta udan urik ez zan egoten ta bapez.
-Bapez. Eta esan dozu egon zala errota hori. Oin ez dau ya?
-Oin ez dau errotarik ez.
-Zelan eukan izena horrek?
-Uba.
-Uba?
-Uba, bai.
-Uba errota.
-Bai. Ta hortik emoten euen arginddarra ba neguen.
-Zer eukien hor, saltua?
-Saltue euen bai. Hortxe beheien dau zera, Mondraueko herriko uren tomie.
- Uba errotako kontuakin.
-Bai, hor dau errotie ta lehen esan dotsutena, neguen ure egoten zan ta udan ez zauenien ba ezebez. Etxien jarri ta ezelako argik bez.
-Argirik ez euenien, zer eitten zauien? Karburuekin edo?
-Karburaue ta kandelie ta. Bai, karburue generalien karburue.
-Eta etxe barruen ure?
-Etxe barruen ure, ni jaixo, aittekin; nire aittek ekarri eban hortixik goittik, mendi tontorren batetik holako itturri txikitxo bat zan ta hantxe justo-justo. Orduen asko biher be ez zan. Oingo beste biher izen ezkero hartarako bez, baiña. Zeozer etxe barrureko ure bai, nik beti ezautu dot ure. Bai, nik beti ezautu dot ure etxe barruen. Aittek ekarri eban handik goittik.
-Noz sartu jatzuen benetako argixe, hemen?
-Joe, Iberduero, zenbat urte da ba ondion?
-Ordura arte beti gauzak errotakuakin?
-Ez, Iberduerona bai, baiña pobrie etorten zan. Hor beherao euen trasformadore bat ta ez euen biher dan /bidan/ beste argirik emoten. Por ejemplo ba bizarra kentzeko makiñie be ibili ezinke egoten zan. Biher dan /bidan/ moduko argixe sartu dala hemen izengo die, hogeita hamar bat urte. Oin hogeita hamar bat urte ia Iberduerok berak hartu zitxuen zer danak-eta. Hemen euen hor beheien transformadore bat euen ta aurretik euen lineako hor errotakuek, alanbrie be ahal dan modukuek eta errotako argi horreaz /argixorreaz/ egoten zanak eta.
-Edozein haixe boladaz botateko.
-Edozein boladak eta gero ba ez euen zertute, neutralizaute be. Auzen ba iguel zenbat eta urriñau ta alanbre meheiaue ta. Zatike inddako lana ta urriñera ta ez zan ezebe ikusten, gorrittasun bat bakarrik.
-Ipurtargixa baiño gutxiau?
-Antzea, antzea.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia