Orozko (Bizkaia)

Petrolio-argia eta beheko sua

Petrolio-argia eta beheko sua <p>Petrolio argiaz konpontzen ziren. Beheko suan egiten zituzten jan prestaketa guztiak. Sagarrak parrillan erretzen zituzten. Trebera ere bazuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORO-001-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Petrolio argiaz konpontzen ziren. Beheko suan egiten zituzten jan prestaketa guztiak. Sagarrak parrillan erretzen zituzten. Trebera ere bazuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta holan bizitan… pentse bez hobeto. Ez geunken, argirik pentseu bez. Petroleo argiegaz.
- Karburuakin ez zenbillen?
- Gero, gero, gero karburue. Baia lehenago, petrolioa. Ta petrolioa zan, palue ta holan, ta hak euken, untzea. Ta han untzan sartute gendun petrolioa. Ta han, han zertu.
- Ta harek usaiña euko aban, ezta?
- Ordun, pentse bez useñik. Ordun, pentseu bez. Lehen baiño lehen amatau datin, gastau ez eiteko petrolioa.
- Eta sukaldien txapia betki ezautu dozu-edo?
- Ez, ez geunken guk. Guk, ez geunken.
- Eta zelan eite zeben, beheko suan?
- Biheko sue, beti. Beti, biheko sue.
- Ta lehen beheko sue, sukaldian erdixan euan edo ezkiña baten?
- Han parrillan, eiten gendun. Parrillia ba han sagarrak erre parrillan. Ta besterik pentseu bez.
- Eta orduan sartañia ta gauza danak han beheko sutan, ezta?
- Behean, han parrillan.
- Parrillan?
- Parrillan. Han parrillia ta treberea. Treberea,esaten gontsen, hiru, hiru hanka eukni auezan trebereak.
- Lapiku ipintteko, ezta?
- Bai. Ta hantxe.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia