Javier Arregi Liziaga
Arrasate (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
Arrasateko kalean jaio zen, baina Kataide baserrian, aitaren jaiotetxean, pasatzen zuen denbora gehiena. Zortzi anai-arreba ziren. Gerra aurretik ikastolan ibili zen lehenbizi; gerra ostean eskola nazionalean, Martin Calvo irakaslearekin, eta geroago San Viatorren fraideekin. Lanean hasi ostean gau-eskolan ere ibili zen. 14 urterekin ELMAn hasi zen lanean eta sei urte egin zituen aprendiz gisa, harik eta soldadutzara joan zen arte. Handik itzuli eta artean ezkonberriak zirela, Goizuetara joan ziren bizitzera, meategian lan egitea eskaini zioten eta. Bost urteren buruan itzuli ziren Arrasatera eta ELMAn sartu zen berriro. Baina bere lantegia ere bazuen, eta denborarekin utzi egin zuen ELMAko lana. Emaztea Bergarako Angiozar auzokoa du. 80. hamarkadatik txakolina egiten dute "Kataide" izenarekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARR-050 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate. | Aintzane AgirrebeƱa - Kepa Elortza | ||
ARR-051 | 2009 | Deba Eskualdeko Ahotsak - Arrasate. | Aintzane AgirrebeƱa - Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute