Antzuola (Gipuzkoa)

Gari-jotzearen inguruko kontuak

Gari-jotzearen inguruko kontuak Ingurua zelakoa zen. Gari-jotzea hasieran, "txanketian" egiten zen. Gerora, makina bat erosi zuten inguruko baserritarren artean eta elkarte antzeko bat sortu zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ingurua zelakoa zen. Gari-jotzea hasieran, "txanketian" egiten zen. Gerora, makina bat erosi zuten inguruko baserritarren artean eta elkarte antzeko bat sortu zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Basarri ingurua ta zelakua zan? Solo haundixak, esaten dozu, eta gero, basuak-eta zer ziran...
- Ez. Hemen, han gertuan ez geunken guk ezer, basorik-eta ezer; basuak-eta aparte. Baiña sail haundixak, e! Sail haundixak.
- Eta garixa ereitten zenduen, ez?
- Garixa ereitten [giñuan]. Bai. Eta lehelengo gure akorduan joten zan, ba, txanketian esaten jakon, harrixan.
- Gogoratzen dozu? Zuk ikusitta dakazu txanketian joten?
- Bai. Hori akordatzen naiz. Baiña gero, ba, sozidade bat juntau zeben lau edo bost lagunek eta makiñia erosi zeben. Ta gero, etxe baten zera zeuanian, ba, laguntasuna etxe haretara juten zan, bi edo hiru lagun, ta holaxe alkarri lagunduta ibiltzen zien.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia