Antzuola (Gipuzkoa)

Sukaldea zelakoa zen

Sukaldea zelakoa zen <p>Sukaldea zelakoa; sukaldeko tresnak. Jatekoak: babak; porru-patatak; leka-patatak... Taloa; morokila. Soroan, artoa eta garia ereiten zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-041-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sukaldea zelakoa; sukaldeko tresnak. Jatekoak: babak; porru-patatak; leka-patatak... Taloa; morokila. Soroan, artoa eta garia ereiten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta sukaldia zelakua zan? Zuk ezautu zenduan ganauak bistan eukitzia ta...?
- Ez, ez. Halakorik ez zeukan . Sukaldia. Baiña beheko sua, e? Ekonomikarik eta, gero ipiñi zian.
- Eta beheko sua nun zekazuen? Erdixan, ertzian...?
- Baztar-baztarrien. Ta han artua ta esnia ta egosten zan ta...
- Eta gitxi gorabehera ze akordatzen jatzu, holan, ze tresna zekazuezen sukaldian? Laratza egongo zan, treberia be eukiko zenduen...
- Bai, bai, kalaro. Berakatz-zopia eitteko-ta, treberia ta horrek bihar izaten zeben. Baiña gero beste baztar baten hornillua ipini zeben ta gero hornillo haretan eitten zian... peskaua-ta [ipintzen zebanian-ta], han eitten zian. Baiña, bestela, gero geure akorduan ekonomikia ipini zan. Gerotxuao.
- Eta ordura arte beheko sua?
- Beheko sua.
- Eta zelan konpontzen ziñazien? Ondo, ez?
- Ba, ondo.
- Ondo konpondu bihar, ezta?
- Bueno, orduen ze egongo zan, ba? Urdai pusketan bat eta lapikuak.
- Orduan, gaiñera, janarixa be, oin esaten dozuna, ez? Babak izango ziran...
- Bai, bai, babak eta porruak eta patatak eta bainak eta patatak eta... idarrak be bai, [berriz], batzuetan. Hori, gaberako berduria; eguardixan beti babia. Eta bijilixarako baba-zurixa. Pipar gorrixak bota ta pixkat argittu ta jaten giñuan.
- Eta talorik-eta eitten zenduen?
- Bai, baiña kantsau eitten zan ama taluak eitten. Asko [gintzan], bai, e! Neuri ez zosten hainbeste grazia eitten taluak.
- Ez, e?
- Nik artua ta esnia gustoruao jaten neban. Baiña taluak eitten zian, bai. Ta berak azkenian jaten zeban gaztai pusketa bat sartu ta taluakin. Amak jaten zeban. Baiña guk geuk talua ta esnia.
- Eta artu ta esnia... Morokilla be jango zenduen...
- Baitta. Morokilla be eitten giñun beti be.
- Ta zelan eitten zenduen morokilla?
- Morokilla, ba, ura irekin erain gatz pittin bat botata, eta hurrengo aldiko puskat, aldiko puskat iriña bota, eta hartara, ba, ez jakon eitten pikorrik. Ondo egosi bihar!
- Denporia bihar, ez?
- Denboria bihar. Bai, denboria bihar.
- Zuluan ze eukitze zenduen garixa? Ta artua be...
- Artua ta garixa, bai. Baiña sail haundixak, e! Oin hemendik begira egoten naiz ta esaten dot: "Guk eitten giñuan ba hor [...]?". Oin dana berde-berde dauke. Klaro, oin ez dauke... Behixak badauzke, baiña besteik ez dauke ta... Ez, ez.
- Oin soluak gero ta gitxiau ta gero ta txikixauak ikusten dia, ez?
- Bai. Ez, dana... dana berde. Ganaua be jare eitten jaue ta ganauekin dana zertu.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia