Grabazio berriak Ereñon eta Bidania-Goiatzen

2008ko ira. 24a, 13:39

Urtzi Reguero eta Ariane Ensunza Euskal Filologiako ikasleek 25 grabaziotik gora egin dituzte udaran Ereñon eta Bidania-Goiatzen.

Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren barruan 30 grabazio inguru egin dituzte Gernikako Ariane Ensunza eta Zizurkilgo Urtzi Reguero filologia ikasleek.

Ereñon, esate baterako, 17 lekukoren hitza jaso dute eta dagoeneko entzungai ere badaude Ereñoko Maria Luisa Elorzaren zenbait pasarte.

Bidania-goiatzen guztira 10 hizlariren lekukotasuna jaso dute eta, kasu honetan ere, entzungai daude Bidaniako Manuel Iraolaren pasarte batzuk.

Hauekin batera, Busturialdeko beste zenbait herritan ere ibili dira bi filologia ikasleak eta Mendatan, Muxikan eta Arratzun ere grabazio bana egin dute.

Ordubete inguruko grabazioak dira, oro har, baina Ereñoko Maria Luisa Elorzari 4 zinta grabatu zaizkio, hainbat kontu interesgarri zituen kontatzeko eta. Hona hemen adibide bat:

Hau ikusteko Macromedia Flash Player behar duzu. Doan da. Jaitsi produktu hori.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia