Aiherrako hizkuntz errealitatea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIH-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Aitor Errazkin
- Data: 2014(e)ko urriaren 25a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: AIH-001/006
- Kodifikatzailea: Aitor Errazkin
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Samuel: Aiherran hola da, Aiherran... berezia da.
- Leire: Hala ere, ainitzek badakite.
- S.: Bai, hala ere Aiherra aspaldidanik...
- L.: Herri euskalduna da.
- S.: Bai, euskalduna da eta guk betidanik gure partidoan eskuara hori nahi dugu hala ere... bultzatu nahian gira, bai bere aitarekin, bai kultura mailan Aiherran. Eta, beraz... eta, oai, herriko etxean sartu gireno, hori nahi dugula ere indartu, zeren ta orai arte... Hori da... [Aiherrako] herriko etxeak euskarari buruz ez zuen /etzuen/...
- L.: Indarrik egiten.
- S.: Ez zuen batere indarrik egiten.
- L.: Gero ba euskara bazakiten, e! Bainan...
- S.: Bainan ez zuten /etzuten/ batere hori...
- L.: Hala da, etxeko...
- S.: ... bultzatzen, ez eta parte hartzen euskal kulturaren [...].
- L.: Hala da.
- Ados. Eta han jendearekin esan dezute euskaraz ari den jende dexente dagoela, ezta? badela, ez?
- L.: Bai, bai, bai.
- S.: Bai, bai, bai, [...] ere bai denak.
- L.: Hala batzuk badira hor kanpotik etorriak eta ez dakite, baina, bestenaz, aihertar gehienak badakite euskaraz.
- S.: Ba, ba, ba. Aiherrako famili gehien-gehienak euskara badakite.
- L.: Bai, bai.
- S.: Eta batzuek [bakarrik euskaraz], joaiten bagira famili... aitatxi eta amatxi batzuen mintzatzerat...
- L.: Ez dakite frantsesez.
- S.: Frantsesa [...].
- L.: Ez, ongi ez.
Egilea(k): Otalorea






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!