Etxeko txakolinaEtxerako txakolina egiten zuten. Mahats beltza izaten zuten, amerikanoa. Batu mahatsa, prentsan jarri eta bueltaka, palankari eskuz eraginda, kupela bete arte. Irakiten zuenean bitsa kendu behar zitzaion, berriz irakiten zuenean ere berdin, eta azkenean itxi kortxoarekin eta karea jartzen zitzaion inguruan. Geratzen ziren mahats-azalei ura botatzen zitzaien; eta hura fermentatzen zenean, ardo gorri moduko bat edaten zuten.