Maite Ormazabal Izagirre
Zumarraga (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
Eitzako izeba baten etxean jaio zen aita Gerra Zibila zela-eta Bizkaia aldean zegoela. Gurasoak ere Zumarragakoak zituen: aita Eitzan jaioa eta ama San Kristobal auzoko Atxibita baserrikoa. Aitak zumitza lantzea zuen ofizio eta Buscarenean egiten zuen lan, amak, berriz, Iburreta tabernako sukaldean, besteak beste. Zazpi urte besterik ez zituela, Ezkioko baserri batera bidali zuten ume batzuk zaintzera. Aita eta Edurne ahizparekin Galeperra elkarteko tabernan aritu zen zazpi urtez eta Elizkaleko Eusebio tabernan geroago. Ezkondu eta Caracasera joan zen. Senarraren anaiak inportazio negozioa zuen han, baina segurtasun falta zela-eta lau urte baino ez zituzten egin kanpoan. Hogeita hamazazpi urtez gizonezkoen arropa-dendan jardun du lanean Edurne ahizparekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ZMG-039 | 2012 | Urretxu eta Zumarragako ahotsak | Izaskun Gaston Balerdi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute