Zumaia (Gipuzkoa)

Balenciaga astileroa

Balenciaga astileroa <p>Astileroan itsasontziak montatu eta konpontzen lan egiten zuen. Txapa hondatzen zenean, berria jartzen zion berak. Aurretik kalderak egiten ere lan egiten zuen. Balenciaga astileroa San Telmo kalean zegoen. Bertan prestatu eta gero moilara joaten ziren itsasontzia montatzera. Balenciaga astileroaren inguruko kontuak. Herrian non zeuden astilero gehiago.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-024-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Astileroan itsasontziak montatu eta konpontzen lan egiten zuen. Txapa hondatzen zenean, berria jartzen zion berak. Aurretik kalderak egiten ere lan egiten zuen. Balenciaga astileroa San Telmo kalean zegoen. Bertan prestatu eta gero moilara joaten ziren itsasontzia montatzera. Balenciaga astileroaren inguruko kontuak. Herrian non zeuden astilero gehiago.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zein zan zure lana astilleruan? Ze lan eiten zenun?
- Barkuak montatu’re bai, ta… Barkuak iñ’e bai. Reparazixua gehiena. Bai. Barko zaharrai, ba, txapa kendu ta aldatu berriz’e.
- Txapazko barkuak?
- Hondatzen zanian txapa o bajatzen zakonian zea, loritasuna, hura kendu ta berrixa jarri.
- (Akelino) Baiña hori baiño leheno’re kalderak. Kalderak iten, ta…
- A! Kalderak iten ta, bai!
- (Akelino) Hori ya beranduo […], kalderak iten. Hi kalderak iten ta, guardabarro’re nola da?, kabina hoiek iten, ta.
- Puentiak in ta…
- (X) San Telmo kalian hasi, hasi San Telmo kalian hasi…
- (Akelino) Oin itxiak in ditxuen hortan…
- Han zeon Balenciaga?
- (Jesus) Bai.
- San Telmo kale bertan.
- (Akelino) Oain etxiak nola in ditxue, etxe pillo hori?
- Bai.
- (Akelino) Hortxen.
- Ta handik barkuak bertaraiño sartzen zian?
- (Jesus) Ez, ez.
- Nola sartzen zian?
- (Jesus) Guk hamen prepaatu ta geo juten giñan astilleroa montatzea, oain daon toki horreta, o moilla.
- San Telmo kalian iten zian kalderak-eta…
- (Jesus) Kalderak eta hori in ta…
- (Akelino) Taillarra.
- Eta gero moillan…
- (Jesus) Moillan montatu barkua.
- Eta abanzia nun zeon zu hasi ziñanian astilleruan?
- (Jesus) Hortxe, hortxen bertan. Hortxen bertan, ba, ehun ta… holakon bat urte ingo zitun.
- Ehun urte?
- (Jesus) Astilleruak han.
- (Akelino) Astillerua in zan…
- (Jesus) Gruakiñ, gruakiñ…
- (Akelino) El año cincuenta, buelta hortan […] astilleruana.
- (Jesus) Ta leheno zan zuen ixeko, han astillerua leheno. Hor’e bahitxuan bat, bi, hiru astillero ezautu ixkiu hor bertan. Hamen Amaia horretan bat, bestia…
- (Akelino) Bestia […] itxia daben pare hartan. Hori Segundona. Ta pixkat behero, Balenciagak euki zuna.
- (Jesus) Ta Egaña…
- Danak hori inguruan.
- (Jesus) Bai, hortxen. Geo, beheruan’e bai ta… Uain astillero alde horretan dao.
- (Akelino) Karmelo Unanuenian ta…
- (Jesus) Baita.
- (Akelino) Ta Castorrenian’e…
- (Jesus) Baita.
- (Akelino) …barkuak iten. Han Castorrenian nola dao erreta… Pabelloi bat baziok, ba, erreta ta eroita? Han barkuak iten […] gitxabek. […] Arritxu o zein zan? Hori han […] huan.
- Karmen.
- (Akelino) Karmen, […]. Ta hura bezala beste bi o […]. Orduan jendiak batei o bestia heldu iten ziyon.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia