Zumaia (Gipuzkoa)

Festetako entretenimenduak

Festetako entretenimenduak Asto-karrerak ere egiten ziren festetan, baina berak ez zuen asko parte hartu horretan. Festetan egiten ziren ekintza gehiago: sokatira, hankak lotuta lasterketak, "karretila" (batek besteari hanketatik helduta lasterketa)… Bera mutikoa zela hasi ziren halako jolasak, baina gaur egun asko galdu dira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-019-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Asto-karrerak ere egiten ziren festetan, baina berak ez zuen asko parte hartu horretan. Festetan egiten ziren ekintza gehiago: sokatira, hankak lotuta lasterketak, "karretila" (batek besteari hanketatik helduta lasterketa)… Bera mutikoa zela hasi ziren halako jolasak, baina gaur egun asko galdu dira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai… Batela tiña. Hau gitxi, herritik, kanpotik etorri hitxuan jendia, kanpotik ez!, baserritarrak, asto-karrerak iten hitxuan baiño oso gitxi. Garbi zan guk ez giñin parte hartzen. Asto karrerak eta ditxuk oso… Oso gitxi. Jarri’re gitxi […], garbi esango diyat. Ta geo, ba, ingurutako baserritako jaiak, jendiak asto-karrerak…
- Gehio izango zan…
- Bai. O herriko, herri-basarrikuak, hor, [Basureronekuak], hor, astua zakenak. Kale-baserrixetan, e!, bertan izaten hitxuan, zeak, souak eta…
- Bai, bai, bai.
- … okoilluk behian zakenak, eta… Bai, asto-karrera, harrapaketa. Soka-tiran, hori danian ezautzen dek, soka-tira. Bi hankak lotuta saltoka. Bi hanka lotu ta saltoka. Bi hanka lotu ta saltoka. Bestia, berriz, bi launei, batei exkerra ta bestiai eskubixa lotu, ta zea. Bestia, karretilla esaten gitxion. Batei hanketatik heldu ta bextiai eskuakin lurrian, entenditzen al dek?
- Karrera.
- Karreran. Zein allatu lehenuo. Karretilla esaten gitxion. Bat aurrian jartzen huan eskuakin ta bestiak atzetik, hanketatik heldu ta horrela, bai.
- Hau guzti hau aiuntamientuak eta organizatzen […]?
- En jeneal bai. Bai, bai.
- Eta guzti habek noiz hasi ziran, ya, zu txikitan, zu sei-zortzi-hamar urte… holakuak ya organizatzen zian?
- Bai, bai.
- Año cuarenta y cinco, seis ya, hortik aurrea bai?
- Bai, hortik aurrea ingo hitxuan. Zinkuentan behintzat bai. Bai, bai.
- Eta noiz arte? Oaiñ arte?
- Gabon batzuk galdu hitxuan! Asko galdu hitxuk, e!, jolas asko! Uan ez die nahi izaten gaztiak. Uan dana, bakik, ordenadoria ta […]…
- Internet…
- Guk ibiltzen gendun jolasak eta egurrakin indako zeak, txintxilikako kamioi hoiek ya, ez ditxuk, ez ditxuk ya esistitzen ta, zea. Oan guri erregetan’e ze ekartzen digu, ba? "Kina" bakik oan loteidxa, o deitzen genuna, "kina" deitzen gitxion, loteia huan zea…
- Bingon o…
- Bingon o jokatzen holakuak, ta…

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia