Zumaia (Gipuzkoa)

San Telmo Egunean kaleak edertuta eta arrantzaleek jai

San Telmo Egunean kaleak edertuta eta arrantzaleek jai <p>San Telmo Egunean kalea apaintzen zen, lorez, girnaldaz... San Telmo Eguna laneguna izaten zen. Egun horretan ez zen jairik. Arrantzaleek bakarrik ospatzen zuten, kofradia parean. San Telmo Egunean kanpoko fraide bat etortzen zen, eta arrantzaleak berekin konfesatzen ziren. Gutxienez urtean behin konfesatu behar izaten zen, eta Jauna hartu, eta batzuek egun hori aprobetxatzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-015-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Telmo Egunean kalea apaintzen zen, lorez, girnaldaz... San Telmo Eguna laneguna izaten zen. Egun horretan ez zen jairik. Arrantzaleek bakarrik ospatzen zuten, kofradia parean. San Telmo Egunean kanpoko fraide bat etortzen zen, eta arrantzaleak berekin konfesatzen ziren. Gutxienez urtean behin konfesatu behar izaten zen, eta Jauna hartu, eta batzuek egun hori aprobetxatzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (Ana Mari) Belarrak ekartzen zian […]…
- (Ramon) Arbustuakin.
- (Ana Mari) … arbustuak hanguak eta lokarri batekin.
- (Joxe Migel) A, bai, e?
- (Ana Mari) Eta banderituak eta´re in ere bai.
- (Ramon) […] moitzen hituan […].
- (Ana Mari) Bai, bai, moitu ta. Musika´re jarri´re bai. Ta San Telmo San Isidro omen o San Telmo zein dan santu hori, hari nolako alfonbrak in ta.
- (Joxe Migel) A, bai, e?
- (Ana Mari) Oso! Dana lorez beteta, ta. Festa haundidxa zan.
- (Ramon) Baiño asteguna izaten da, astelehena, ta ez zan jai iten, e!
- (Ana Mari) Lana eukitzen zan.
- (Ramon) Lana iten zan!
- (Ana Mari) Maiñelak bakarrikan iten zun, maiñelak bakarrikan.
- (Ramon) Maiñelak bakarrik iten zuen jai.
- Mariñelak bai?
- (Ana Mari) Zahagidxa jartzen zuen kofraidxan azpidxan, zahagi bat, arduakin.
- (Ramon) Prozesidxua ta […] lanian.
- (Ana Mari) Lanian. Ta gure aittak eta lanea juten zian.
- (Ramon) Geo arratsaldian iten zuen jai.
- (Ana Mari) Bai, baiño maiñelak bakarrikan iten zun. Eta kofraidxak ematen zun hamaiketakua, ematen zun, geo’re eman zuen, ematen zuen. Eta kofrai azpidxan zahagi bat arduakin.
- Ardua?
- (Ana Mari) Ya kendu in zuen. Porke maiñelak danak uzten det zahagidxa…
- (Ramon) Mozkor-mozkor.
- (Ana Mari) Mozkor-mozkor inda. Baiña urte pillan eoten zan, hor zan zahagi hura.
- (Ramon) Iten zuen, ekartzen zuen, gaiñea, prozesidxuan juten beti praille bat. Ekartzen zuen parrokidxan kanpotikan praille bat. Eta konfeso ez, konfesionaidxuan eoten zan. Ta nola zeon jendia ez zuna nahi konfesatu herriko apaizakin, konfesatzen zian prailliakin. Pazkokua, Pascua Florida, Pazkokua esaten zikon, Pazkuetan jaunartu. Gutxidxenez urtien behin.
- (Ana Mari) Urtian behin. Lo que pasa que gaztia da horretako…
- (Ramon) Elizak obligatzen du urtian behin gutxidxenez komulgatu in behar zala. Ta bazan, pertsonak bazian, urtian behin konfesatu ta jaunartzen zuenak. Ta orduantxe iten zuen. Halakotxe deskantsua hartzen omen zun jendiak, arratsian danak mozkortu!
- (Ana Mari) Mozkortuta!
- (Ramon) Ta praille hura prozesidxuan juten huan!
- (Joxe Migel) A, bai?
- (Ana Mari) Lo que pasa que uan zaharrik ez dao, baiño, gure, Juanito nere lehengusuen ta, Luis [Peraso] … Jexus… ez! Inaxio [Peraso] aintziñakuak arrantzaliak…
- (Ramon) A. Bai, bai…
- (Ana Mari) Eta San Telmo biarrenian nola izaten dan meza, orduan iten due askoek oan.
- (Joxe Migel) Pazkoko?
- (Ana Mari) Pazkokua.
- (Joxe Migel) A!
- (Ana Mari) Lo que pasa que ya edade hortakuak ez daude.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia