Zumaia (Gipuzkoa)

Aitarekin hasi zen arotz-lanetan

Aitarekin hasi zen arotz-lanetan Bera arotza da eta barku handietako arotz-lanak egin izan ditu: zubiak, kamaroteak… Aita ere arotza zen eta beste lan batzuk egin ostean sozio batekin hasi zen arotz-lanetan. Ze baldintzatan lan egiten zuten. Sozioarekin banatu eta Bizente eta anaia aitarekin hasi ziren lanean. Hasieran denetariko lanak egiten zituzten, bai lehorrean eta bai barkuetan. Aitari ez zitzaizkion asko gustatzen barkuetako lana dirurik ez eta nekez ordaintzen zutelako, baina berari hori gustatzen zitzaion eta aitak uztean hortara bideratu zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-011-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bera arotza da eta barku handietako arotz-lanak egin izan ditu: zubiak, kamaroteak… Aita ere arotza zen eta beste lan batzuk egin ostean sozio batekin hasi zen arotz-lanetan. Ze baldintzatan lan egiten zuten. Sozioarekin banatu eta Bizente eta anaia aitarekin hasi ziren lanean. Hasieran denetariko lanak egiten zituzten, bai lehorrean eta bai barkuetan. Aitari ez zitzaizkion asko gustatzen barkuetako lana dirurik ez eta nekez ordaintzen zutelako, baina berari hori gustatzen zitzaion eta aitak uztean hortara bideratu zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Nere ofizidxua, ni arotza izan nauk. Ta nere ofizidxua beti izan dek arrantzako ontzidxak barruko lanak iten. Bai arrantzakuak, ta kargeruak’e bai. Barku haundidxak, ehun metro. Hamen Zumaidxan […] barku batzuek, ez zekidxat, zortzi o beatzi, beatzi, larogeita hamasei metrokuak. Baiña hodxek ditxuk kargeruak. Ta gure ofizidxua hoixe izan da beti. Zea, barkuko, barko-lanak: kamarotia ta puentiak eta zubidxak eta zea danak, […] eta.
- Hori’re pixkat kontatu […], arotz-kontuak eta… Hasteko, nola, nola hasi ziñan, familiyako kontua zan? Edo, nola hasi ziñan arotz…
- Bai. Bai, bai, bai. Oseake, nere aitten bittartez, e, nere aitta huan sozidxo beste batekin. Ta, esaten diyat ba, oseake gure aitta etorri huan, Madriden ta ibili huan, txatarrero ta ibili huan. Berez arotza huan. Madridetik etorri huan ta sozidxo jarri huan beste batekin, ta orduan itxeko indarra behar izaten huan eozer gauzatako. Zeaik’e ez zeukan, argirik’e ez zeukan. Gabeko hamabitan ta hasten hitxuan lanian indarra aprobetxatzeko. Ta, eske hitxuk ixtori batzuek, ezin nikek esplikatu. Postura ta, nola in zeikien lan hoidxek!
- Gaur egungo jentiak ezin sinistu.
- Ez ziok sinisteikan. Gaurko gauzak? Orduan hitxuan indarrak hemenguak! Zufiria ta… […] bertako indar txikidxak hitxuan. Ta […] zak, kristalak zeakin peatu, papelakin o, zeakin […] ta gabian lana iteko. Makina bat soiñu ateako zien, ba, nik ez zekit ze mentalidade zan orduan! Ta gabian indar pixkat bazeola ta, gabeko hamabitatik eta ordu bidxak arte, ta hantxe, makinetan, […]…
- Danian.
- Danian. Baiña hori aittak eta?
- Hori aittakin. Aitta gazteik hill huan. Aitta hill huan cincuenta y ocho. Geo hill huan… Bueno, orduako, cincuenta y cincon, sozidxuakin apartau in huan. Ni Zarautza jun nitxuan cincuenta y tresian. Cincuenta y cincon etorri nitxuan […], eta aittakin, normala. Aurreko beste anai gaztia Xebaxtian’e hasi huan hura’re, ez zekit, hamabi urtekin o noix hasi zan lanian, ni Zarautzen neon bitartian. Ta etxeko indarrakin hasi gintxuan. Ta, ba, danetikan. Arotza, orduan, arotza arotza-arotza gintxuan. Oaintxe teillatutik jungo gintxuan, barruko lana genekan itia, o soto hondoko lana genekan itia. Eozein lan!
- Lurrekua, itsasokua…
- Lurrekua, itsasua… Dana! Aplikatzen zana! Ez huan, uain bezelako zeaik ez huan, ziri-miriik ez huan laneako’re. Orduan neguan ta askotan, ba, lanik gabe ta. Orduan […] konserbako’re lan asko iten geniyan, konserbako… Orduan, ba, salazoiko tapak eta holako lan asko iten geniyan. Ta geo, ba, gure aitta zuan zea, barkuan asuntuan ta lana iteko zea zuan. Hortxe hasi hitxuan oain biberua deitzen zakoena, atunetako biberuak eta. Hasi zitxuan barrikak, barrikak izaten hitxuan [bukoiakin] ta. Biberuak bukoiakin ta iten hitxuan. Ta gure aitta ez huan bate… Han sartu zan zea, paatzen txarrak hitxuan ba!
- Bai?
- Karo! Ordun makinak eta, armadoriak oso-oso zea…
- Diruik ez?
- Diruik ez ta gaizki ibiltzen hitxuan. En cambio, nei beti gustatu saltzian, itsasoko asunto hori.
- Itsasokua.
- Bai. Ta aitta, ya geure kasa hasi giñanian, ba, ni poliki-poliki hor sartu nitxuan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia