Zirauki (Nafarroa)

Lagunarteko hizkuntza I

Lagunarteko hizkuntza I <p>Bere lagun taldeaz dihardu. Batzuk Iru&ntilde;atik Ziraukira joaten diren "veraneanteak" dira eta besteak, berriz, Lizarran eskolan egin dituenak. Herrian lagunekin euskaraz gutxi mintzatzen dela onartzen du, baina Lizarrako lagunekin euskaraz egiten du beti.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZIR-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere lagun taldeaz dihardu. Batzuk Iruñatik Ziraukira joaten diren "veraneanteak" dira eta besteak, berriz, Lizarran eskolan egin dituenak. Herrian lagunekin euskaraz gutxi mintzatzen dela onartzen du, baina Lizarrako lagunekin euskaraz egiten du beti.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Izan ere, zuk lagun taldea ere... arraroa ez dugu esango, baina berezi xamarra duzu ezta?
- Bitxia, bai. Bueno, herriyan badaukat kuadrilla, ez? Hor hamazazpi edo izango gara eta, gehienak bueno Iruñeakoak dira eta asteburuetan etortzen dira, udan, beraneanteak deitzen ditugunak. Eta horietatik ba gehienek badakite euskaraz, baiña herrian ez gara batere saiatzen, hori aitortu behar dut, euskaraz egiten. Baina gero beste aldetik baditut ere Lizarrako betiko lagunak ere, betiko... nire klasera etorri direnak, gero lagun berriak ere egin ditudanak...Eta hor ere, esan behar da, hor bai saiatzen garela asko euskaraz egiten. Hor kontraste bat sortzen da. Eta askotan ere pentsatzen dut, zergatik ez gara saiatzen herrian egiten, ez? Lizarran egiten dugu, eta zergatik Ziraukin ez? Baina ingurumenak hor ere badu zeresana, ez? Ez dakit... Ziraukin ere ez dago ohitura haundirik eta badago jendea euskaldun berria dena eta saiatzen dena, ez? Baina ez dakit, kontrastea hor nabaritzen da, bai. Bitxia da nire egoera ze... ez dakit, bi lagun talde ditut eta kuadrillan adibidez ez dugu iñoiz egiten, eta Lizarrako horretan bai. Orduan pues, arraroa da bai.
- Eta bi laguntalde horietan, denak dira diferenteak? Lagun guztiak... ez dago Ziraukiko kuadrillatik baten bat zurekin Lizarrara joaten denik, edo bai?
- Ez, badaude... badaude bi, esango genuke, bai, joaten direnak Lizarrara, baina ez dira D eredukoak, beraz ez dakite euskaraz, eta besteak ez, beti Iruñeara jotzen dute, beraz... ez, ez dira joaten.
-

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia