Zegama (Gipuzkoa)

Soroko lanak urte guztian zehar

Soroko lanak urte guztian zehar <p>Garia ereiteko, klima hezeegia da hemengoa. Artoak nola landatzen zituzten azaltzen du. Urte guztian egoten zen lana soroan. Behia eta astoa laguntzeko erabiltzen zituzten. Lursailak etxe inguruan zituzten eta aldapatsuak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZEG-009-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia ereiteko, klima hezeegia da hemengoa. Artoak nola landatzen zituzten azaltzen du. Urte guztian egoten zen lana soroan. Behia eta astoa laguntzeko erabiltzen zituzten. Lursailak etxe inguruan zituzten eta aldapatsuak ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dezu garintzako hau toki txarra dala.
-Ez da haiñ ona ez.
-Zeatik?
-Zeatik? Klima txarra dalako, busti bustie dalako, klima…
-Hezegie dalako?
-Hezegie dalako bai.
-O sea ke lehorrgoa behar dulako?
-Lehorragoa hobeto izaten zien urtabek ondo ematen zona garik ta beste urtabe batzuk ba lastoa iñ haundie ta etzanda ta, e bueno, ba gutxigo ematen zuenak.
-Esan dezu artoa ta arbie’re itten zenduela?
-Artoa ta arton tarten indoabea ereiten zan, ta indoabea kantidadea izaten zan ordun.
-Arton tarten, zeatik?
-Arton tarten izaten zan indoabea.
-Zeatik arton tarten?
-Indoabea entenditzen entenditzen al diazu indoabea?
-Bai.
-Ba artoa iotzeati, gora. Indoabeak lurren ez dolako balio, lurren, igo in behar do gora, ta artoi eusten zion ordun. Ta artoi botatzen zikon ba, metro terditi o hola ta botatzen zien hiru ale ttak, ttak, ttak ereitteko garaian, ta indoabeak irteten zuen behetik gora ta urtabek izaten zian bezela, asko emate zon harek arto tarten. Urte guztin soron ibili behar izaten zan ordun, emakumak eta gizonak. Gero jorratzen, atxurrekiñ han jorratzen, lurrak moitzeko trastek’e oso txarrak zien,...
-Ta zekiñ ibiltzen ziñeten behiekin?
-Behiekin, behie uztarrin lotu ta hezi ta uztarrin hatxe behiekin ta, astok iten zun bizimozu haundi, asko ematen zon, launtzen zon, harendako jana ekartzeko ta astoa izaten zan jana kargatzeko ta.
-Aja, astoa ibiltzen zenuen zuek?
-Astoa asko, bai beti astoa, bai.
-Terrenok etxe ingurun, etxe bueltan ala aparte?
-Bai, guk bai, guk hala geneutzen, etxian ingurun geneutzen terreno danak, aldapatxu.
-Ta han ibili in behar.
-Ta han hantxe goran ta gero behetik gora karga’re behetik gora ekarri bihar izaten zan produktoa. Uain ordun abonoik ez zan, abonoa zan ximaurre, ta ximaurre goitik behera eamateko etxek zeren, dare inda, uain’e ikusiko dittezue baserrik eta dare terrenoan guenen, ta hori zan dana ximaurra goitik behera eamateati.
-Apropos?
-Apropos egiten zuen generalmente, nik hala ikusten dittut e, hala inda.
-E...
-Ta uain in behar balitz ingo lieke terrenuan barrenen etxek.
-Barrenen?
-Bai, ta goiti behera ekartzeko, baiño uain uain bai, uain beste gauza batzuk dare.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia