Zarautz (Gipuzkoa)

Homosexualek pasa behar izan zituztenak

Homosexualek pasa behar izan zituztenak <p>Lehen homosexualak jo egiten zituzten Zarautzen. Behin Getariarako bidean mutil batzuk jipoitu zituzten. Lehen homosexualitatea moda kontua zela uste zuen jendeak. Homosexualei jarreragatik antzematen zieten joera sexuala.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-140-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen homosexualak jo egiten zituzten Zarautzen. Behin Getariarako bidean mutil batzuk jipoitu zituzten. Lehen homosexualitatea moda kontua zela uste zuen jendeak. Homosexualei jarreragatik antzematen zieten joera sexuala.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Homosexualak-eta leheno bazeuden hemen edo…?
- Ez, hemen homosexualak zianian…
- Eman iten zien? Bai, e?
- Nik ez nakin, nik ez det behin´e ikusi, e! Baiño nere senarrak esaten zian behin akordatzen zala, akordatzen zala nola Getai kamiyuan nola esan zuen baziala ta baziala. Hemen’e bazian. Nik aitzen nitun “Halako hola da” ta... Oain’e badabe, ta beti dia. Hori… Baiño… Ta nola behin, hemengo jendia hartu ziyoen ta, hor Getai kamiyoa jun ta kristonak emanda laga zitula ta, hoiek aitu nitun, aitu nitun.
- Ta hoi zergatikan, besteik gabe homosexuala izateagatik, o zeoze probokatu o…?
- Ez, ez. Homosexualak zialako. Porke hemen leheno uste zan hoi zala, zea bat, oain esaten da /esatea/ askotan enfermedadia dala esaten due batzuek; bestiak esaten due “ez”, naturala dala, bestiak. Baiño orduan esaten zeben dala, zala, zea bat, ohitura bezelako zea bat atea zana. Entenditzen dezu? Ez zuen konprenditzen jendiak sentitzen zuela hola! Eta hori ez zitzakoen ondo iruitzen, eta kristonak eman. Hori hemen Zarautzen. Nik ez det zeatu, somatu, baiño nere gizonak bai. Hor Getaian, Getai kamiyuan, juten zian eta ematen zizkioen kristonak holako batzuei. Hoi aitzen nitun.
- Eta homosexualak zianei urrutitikan sumatzen zitzaien o beaiek esan arte iñor ez zan enteratzen o… beste era batea moitzen zian?
- Zea, nola ibiltzen zian ta, beste… beste batea. “Hori hala dek, hori hala dek” eta seituan beak juzguak ateatzen zituen, iñork ez zitxon esaten ezer´e. Juzguak-eta beak atea ta geo beak: “Jungo al gea halakotan?”, “Bai” ta kuadrilla bat juntatu ta eman earrak eta hola. Eta hola zan leheno. Oain denak errespetatzen dia /errespetatzeia/. Ber dan bezela. Porke oain dakie zein nola dan ta [...] gauzak. Baiño leheno ez zan hori.
- Eta hori, jipoia emanda, gero…
- Jipoiak eman, kristonak eman. Odolduta laga han, eta gero, zeara, hospitaletaa ta hoiek danak. Hoiek danak in zituen. In zituela. Nik... nik ez det somatu.
- Ta geo denuntzin bat jartzen zuen edo…?
- Bai, ba, aber... nundikan... baten batena zan hori. Baiño hori nik uste det zala bean artian: “Emango al dixkiyou kristonak horri?”, “Bai. Gaur gabian jungo gaituk ta ingo diau”Hori,. astakerkei hoiek zian hemen.
- Ta gero jipoia jaso zuna juten al zan…?
- Eta geo isildu.
- Isildu iten al zan?
- Isildu, isildu, isildu. Porke zea zan, gauza zea zan, gauza isila ta... Enee. Ze era zian, e! Ze era zian.

Egilea(k): Uxue Otaduy Goikoetxea (Lizardi Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia