Zarautz (Gipuzkoa)

Lehengo janzkera eta ikasketak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-102-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehen hondartzara joateko nola janzten ziren azaltzen du. Lehengo kultura eta oraingoa oso desberdinak direla esaten du: lehen maila gutxiagoko ikasketak izaten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta leno ze jazkera mota ibiltzen zan hola kostan?
- Ba, gonakin. Oain bezela bikinikin ta hori ezta pentsatu’re. Eta gaiñea albornoza jantzita, baiñeruak ibiltzen zian hor, Fafai, ta Lazkanotarrak eta, hayek guri zaitzen, gu baiñatzen ibiltzen giñan, hayek guri beira zerbait gertatzen ote zitzaigun. Baiño gonakin.
- Eta ze materialetakuak izaten zien?
- Algodoya. Orduan ez zan…
- Ta geo lehortzen zailla eingo zan?
- Hua bai, egun guztirako zan hura.
- Zea, lehengo kultura eta oraingo kultura igualak al zian?
- Oso desberdiñak. Lenguan matematikan tokiyan, guk nahikua izaten genduzen lau reglak, ta horrekin defenditu gea. Oain zuek multiplikatzeko tabla ez dezue jakingo, zeatikan kalkuladorakin iten dezue dana, ta guk’e bai, askozez errezagoa da ta.

Egilea(k): Gorka Aristi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia