Zarautz (Gipuzkoa)

Gurasoak Eibarren ezkondu ziren goizeko 6tan

Gurasoak Eibarren ezkondu ziren goizeko 6tan <p>Bederatzi anai-arreba izan ziren. Aita zarauztarra eta ama zumaiarra, gazterik neskame etorria. Gurasoak goizeko seietan Eibarren ezkondu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-035-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bederatzi anai-arreba izan ziren. Aita zarauztarra eta ama zumaiarra, gazterik neskame etorria. Gurasoak goizeko seietan Eibarren ezkondu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze mouzko famili-girua izan zenun umetan?
- Ze mouzko familiya?
- Famili, famili-girua.
- Famili izugarri ona. Ona, beti... Gure amak beetzi ume izan zizkiyan. Bat zoritxarrez urte t´erdikin, nik bezela izena ziyan Pako, urte t´erdikin meningitisakin hil huan, baiño beste zortziyak, ba, giro oso ona. Ta beti euskeraz hitz eiten genula, ta herriko jendia, normala.
- Guraso, guraso biyak zarauztarrak?
- Ez, ama zumaiarra. Aita Hilario, zarauztarra ta ama zumaiarra. Zaautza etorri huan zerbitzea oso gazteik eta hemeretzi urte zitula ezkondu huan. Aginaga abogatuan itxian eon huan neskame ta handik ezkondu hituan. Aitak esaten zitxon, "zu etorri zea zu Zarautza Zumaitik" eta, ta bestiak, aitak, berriz, Hilariok, esaten ziyon, "ez, zu jun ziñan nere billa Zumaira", ta. Ez, hor, hor Kale Nausiyan dagon Banco Bilbao Vizcaya itxe hortan bizi hituan Aginagatarrak ta hara etorri huan gure ama neskame ta han ezautu, handikan ezkondu huan: ama hemeretzi urtekin ta aita hoeita hiru urtekin. Ezkondu hituan goizeko seiretan Eibarren.
- Ta nolatan, ba, Eibarren?
- A! Orduan, e, apaiza o gerra denboako zeak hituan ta, estraperlozko apaizan batekin o bahuan orduan garai haietan, zea, ta goizeko seitan Eibarren ezkondu, Eibar, Eibarren ezkondu behar izan ziyen. Bai, bai.
- Gauza arrarua, ez?
- Ta ni neuk ba, betzitikan, e, nere atzetikan hiru, jaio nitzan seigarrena ni betzitikan, seigarrena. Atzetikan Milagros, Gontxalo hil zana ta Hilario Donostiyan bizi dana. Ta zaharrena Karmen, Joxe hil zana, Dolores, Xebastian hil zana, ta leheno esan detena Pako, urte batekin hil zana ta ni, ni seigarrena.

Egilea(k): Fernando Muniozguren

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia