Zarautz (Gipuzkoa)

San Pelayoko eskola eta irakasleak

San Pelayoko eskola eta irakasleak <p>Eskolara ez zen gogotsu joaten, baina ez zuen piper askorik egiten. Bere anaia nagusiek gehiago, mendian laguntzeko... Eskolak erdaraz izaten ziren. Eskola ez zen gogorra izaten, eta etxeko lanik ez. Adin guztietako umeak batera.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-027-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolara ez zen gogotsu joaten, baina ez zuen piper askorik egiten. Bere anaia nagusiek gehiago, mendian laguntzeko... Eskolak erdaraz izaten ziren. Eskola ez zen gogorra izaten, eta etxeko lanik ez. Adin guztietako umeak batera.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan zenbat urte arte ibili ziñan?
- Hamalau urte arte.
- Hamalau urte arte.
- Hamalau urte arte, bai, bai, bai. Hamalau urte arte.
- Eta kontinuo edo piper asko iten zan? [...] askotan...
- Ez, nere senire zaharrauak, bi zaharrauak, lau gea ta bi zaharrouak, haiek igual ba mendira jun behar zanen ta beti zea gehixo, ezta?. "Ez dao juteik gaur" ta, "hau dao in beharra" ta hola, baiño ez, ni ez nitzan gogotsu eskola juten, ez. Kobardia nitzan. O batek burla ein ziala ta, "ai, burla in die aita, ta ez det nahi jutia" ta erdi nearretan ta abar ta, ba. Baiño ez, piper asko ez giñun iten, ez.
- Ze erakusten zizuen, euskeraz?
- Bai, bai, bai. Bai! Euskeraz ta erderaz ere bai. Ez, erderaz, zean, eskolan erderaz eiten zan, e!
- Bai.
- Bai, eskolan erderaz. Gaiñuntzeko etxeko bizitzan euskeraz. Baiño erderaz. Eta, ba gaurko eunian ez dakit, ez erderaz ta ez euskeraz.
- Euskeraz, bakizu, emakumia, hoixe!.
- Ez, ez baiño ni bi illobakin hasten naizenian hizketan ez [...] ulertzen.
- A, bueno, baiño diferentia...
- Ta esaten dioet, "aber, hori esan diazue erderaz porke nik ez det hori ulertzen, ta". Eta, [...] oaintxe ez dakit ez erderaz ta ez euskeraz. Erderaz ere fazilidade gutxi xamar dakau, eta bueno, baiño defenditzeko lain bakigu, bai.
- Oso ondo. Ta, garai hartan eskola zuk nola gooratzen dezu, gogorra, e, asko [...] zuen edo zuei ez zitzaizuen holakoik tokau?
- Ez. Ez, ez. Eskolan eiten zian [...] debereak bakarrikan, etxeako ez zian izaten ezertxo 're. Ez, ez, ez, ez, ez. Eskolan, bakizu, sumar ta restar ta problemak eta handikan atzea, ba ez, multiplikar ta.
- Eta hola bronka haundikan eman 'e ez, ta...
- Ez, ez, ez, oso maixtra ona giñun, e! Oso goxua zan ta, ona. Behiñ 'e kastiguik izan unikan ez naiz gooratzen eskolan, e! Ez.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia