Zarautz (Gipuzkoa)

Inguruko festak

Inguruko festak 25 urtera arte bizi izan zen baserrian. Festetan bakarrik jaisten ziren kalera. Nongo festetara joaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-021-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
25 urtera arte bizi izan zen baserrian. Festetan bakarrik jaisten ziren kalera. Nongo festetara joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat urte arte bizi izandu ziñan baserriyan, zenbat urte arte?
- Hogeita bost urte arte.
- Ta kalea ta juten al ziñaten?
- Gaztetan kalera ta etortzen ziñaten baserritikan aste bukaeratan ta hola? Aste bukaeran ta kalea etortzen ziñaten?
- Bai, zea! Festetan ta hola, festan. Ama Birjiñetan agostuan. San Pelaiotan, San Pelaioa. Urtetan San Sebastian festak hara. Ta Oriyoa San Pedrotan ta. Aia 're bai noiz eo noiz. Bueno, San Asentsiyo eunian Aian. Beste tokita ez giñan juten.
- Ta ze mouzko festak iten zian?
- Ba, guetzako primerakuak. Soiñua izan ezkeo, gu gustoa. Ezta hanka lotuta geldiik!
- Sasoia ona, ordun?
- Bai, hoixe!
- Ta apaizak eta uzten al zun agarraua iten ta? Dantzan ta agarraua iten uzten al zun?
- Ez giñakiun guk, ez gendun ikasi.
- Ez?
- Utzi... Nik ez nun behiñ 'e iñ, nik ez nun behiñ 'e iñ.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia