Zarautz (Gipuzkoa)

Zarautz inguruan mahastiak non zeuden

Zarautz inguruan mahastiak non zeuden Txakolina non egiten zen. Zarautzen leku askotan zegoen mahatsa. Hainbat inguru aipatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAR-010-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txakolina non egiten zen. Zarautzen leku askotan zegoen mahatsa. Hainbat inguru aipatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta mahastiyak eta txakoliña ta hemen inguruan bakarrik izaten da, ez? San Barbara inguruan... edo Zarauzko beste inguru batzuetan izan da?
- Zarautzen mahasti asko zan gu umiak giñan garaian.
- Bai? Kalian eta be bai?
- Bai. Hemen Balentzi aldea beittu, kanposantu pasa ta Kuliñeko mahastiya zan. Ta geo Balentzira iya ailleatu, Balentziko terrenoa Munoako zea horta, Pepena. Errota Zaharren 'e bazan, Antxurrutenen 'e bazan, Etxetxon ta hoittan 'e zeoze bertan bazan, Ittulazanen 'e bai. Ta hemen behera zean berriz, kanposantutik behera, Pantolingua ta hasieran Salbirek [...] zuan. Geo bestia bazun Alfa alde hartan 'e, bazun Pantolinguak. Ta hemen zea Makatzaneko baztar hortan [...] ta hoiek 'e bazituen mahastiyak; mahastiya asko. Muntxiyon berriz, Muntxiyon baatz asko zan.
- Baatza gehio?
- Bai. Ta hemen eliz punta hontan 'e bai. Hor 'e Kirkillek [...], ta oain Xantarbak daka parte bat hor baiña, hor mahastia, ez dakit nun dan. Pantolinguak 'e bazun hor zean, Vista Alegrea tartian mahastiya, abonatua o zea ikusi gendun guk baiña, ezautu gendun baiña. Geo hurrena berriz, oain Vista Alegreko obrak ta daude iñak baiña, hor 'e Allemeko izandakua o Rokek hor zun mahastiya, geo.. Izagirrek. Klaudio Izagirren andria Alleme kasta zan ta nola o hala ba, mahastiya zun hor 'e. Ta azpikaldian 'e, Malderreneko zeatik hasita tarte hortan 'e, paeta gaiñian, bi zea arku earrak zian. Mahatsa toki askotan.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia