Zamudio (Bizkaia)

Piper Iberbekoren Kanta eta botoak

Piper Iberbekoren Kanta eta botoak <p>Piper Iberbekori egindako kanta abesten du. Gaur egun bezala lehen ere botoak erosten zirela kontatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZAM-001-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Piper Iberbekori egindako kanta abesten du. Gaur egun bezala lehen ere botoak erosten zirela kontatzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa


- Kanta bat nik amari entzunte dekot eta hondino dauz… oseake horren baserrie ta dana dau. Hori, esan dotsutena lehen… zelan da? Bai, baie zelan zan?

“Hasi Kasutxan eta Larrabetzuraino,
karroan eroan deure Piper Iberbeko.
Jaten emon dotsie, edaten hobeto,
ganera hogei errial kafia hartzeko.
Kafiak eskatzen jau, kopa ta purue,
ez dala Piper hori dendari karue".

Hori dino, hori da egie. Ze dino, eta gaur etor daste niri etxera oseke… ez da kanbiau arean bez. Arean bez e? gaur etor daste niri Oncetik boto baten bile. Ordun be botoak erosi… orduen erosi eiten eurezan botoak. Eta […] hori, Piper Iberbeko, han dau baserrie hondino ta biziko zan han bizi zana. Ba erosi eurien, hori emon otsien eureri. Ta gero esaten deure ez zala… ez akiela kosteu asko. Osea eroan karroan Kasutxaneti Larrabetzuraiño ta emon jan eta edan, eta kafia ta purue eta kopa, eta eta ez zala ixin karue esan eurien, ez dakit nik. […] gehiau pageta eurien.
- Hori auzokoak atarako zeuren.
- Klaro, baia egie izingo zan e! Hori atata eurienean. Egie izingo zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia