Usurbil (Gipuzkoa)

Aldare nagusian ezkontzen utzi ez zien azken bikotea

Aldare nagusian ezkontzen utzi ez zien azken bikotea Nobiotan Usurbildik kanpora egin zuten lehenengo irteeran merkantziako furgoneta batean joan ziren. Ezkontzean, ez zieten utzi aldare nagusian ezkontzen, kongregaziotik bidali baitzuten emaztea. Beraiek izan ziren azken bikotea zigor hori bete behar izan zutenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan USU-023-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nobiotan Usurbildik kanpora egin zuten lehenengo irteeran merkantziako furgoneta batean joan ziren. Ezkontzean, ez zieten utzi aldare nagusian ezkontzen, kongregaziotik bidali baitzuten emaztea. Beraiek izan ziren azken bikotea zigor hori bete behar izan zutenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Emaztea: -[...] Aurreneko salida biyok Donostia in giñuna merkantzian jun giñun gaiñea.
Joxe: -Merkanzian?
Emaztea: -Merkantziko kotxiak, dana betia, ta bi kotxe edo merkantzikuak. Furgoiyan.
-Furgoiyan sartuta, bai. Ekipajiak eramaten dian furgoyian sartuta jun giñan, bai. Hoi goatzen zat hoi.
-Romantiko ziharo orduan. Eta gero ezkontzeko nun ezkondu ziñaten?
-Hemen.
Emaztea: -Usurbillen San Josen altarian, Hijas de Maria ez giñalako...
-Aldare nagusin ez zuen uzten dantza eindakuaidi. Mutillak ez zittuen kastigatzen, neskak kastigatzen zittuen, ta horrek dantza in zulako kongregaziyotik bialdu zuen eta gero aldare nagusin ez ziyen utzi. Ta San Josen aldarian ezkondu.
-Eta azalpenik eman al zizuen?
-Usurbillen pareja bat bada, elizan ezkontzen utzi ez ziyona pareja bat.
-Emaztea: -Maritxu Beraetxe.
-Ez. Pilar Urkia, bakarrik.
Emaztea: -Maritxu Beraetxek berak ekarri zun frailia ta haek elizan in zuen, bai.
-Pilar Urkia bakarrik. Elizan sankristin ezkondu ta geo eliza etorri meza.
Emaztea: -Eta gu giñan hemen azkeneko beltzez eta san Josen altarian azken ezkondu giñanak, Nieves ta biyok.
-Bai, dantzan indakuak. Ordun puskatu zan zea, kastigua. Indultua ordun izandu zan. Gu azkenekuak. Eta geo hurrenguak Rosario Urkia. Ya libre. Aldare nagusin. Gu San Josenian. Gertrudisek esaten zitxon "earki jarriko dizut nik politta San Josen aldaria, ez zaiteztela kejatu". Gertrudis ordun zan seroria.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia