Mariano Izagirre Lakunza
Urretxu (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
Mariano Urretxuko Deskarga baserrian jaio zen. Aita zuen bertakoa; ama, berriz, nafarra, Lizarragakoa. Umetan, Santa Barbarako eskolan ibili zen. Eskola hartara, baserritarren semeak joaten ziren, eta euskaraz ematen zituzten ikasgaiak. Komunio txikia egin eta herriko eskolara aldatu zen; bertan ikasi zuen gaztelera. 14 urte zituela, Zumarragako Orbegozo lantegian hasi zen lanean, eta bertan ibili zen aurre-erretiroa hartu zuen arte. Urretxuko baserri-giroko hainbat kontu aipatu zizkigun elkarrizketa egunean Marianok. Bigarren elkarrizketa bat egin genion bere anaia Paulorekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URR-040 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain | ||
URR-041 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute