Isabel Izagirre Aiastui
Urretxu (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Urretxuko Ipeñarrieta baserrian jaio zen 1936an. Aita bertakoa zuen, eta ama Beidakar baserrikoa; biak urretxuarrak, beraz. 13 anai-arreba ziren sendian. Eskolan Urretxuko Santa Barbara auzoan ibili zen aurrena, eta gerora Don Mateorekin eskola partikularrean, gaztelaniaz ikas zezan. Urretxuko Villar Alvarezekin aritu zen josten ikasten. 20 urterekin neskame joan zen Zumarragako albaitariaren etxera; eta 23rekin, ahizparekin batera, Zestoako Hotel Irurera. 27 urterekin ezkondu zen eta Urretxun bizi da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URR-008 | 2001 | Urretxu eta Zumarragako euskara | Xabier Lasa | ||
URR-027 | 2011 | Urretxu eta Zumarragako ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute