Urnieta (Gipuzkoa)

Jeneral baten hiletak Oiartzunen

Jeneral baten hiletak Oiartzunen Francoren aldeko jeneral bati Oiartzunen egin zitzaion hileta-desfilea oso gogoan du. Hilerrian hilobiratu zuten. Urnietako Onddi mendian eta Santa Barbaran "gorriak" omen zeuden, eta Xoxokako plazan zeuden francozaleen mandoak hil omen zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-028-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Francoren aldeko jeneral bati Oiartzunen egin zitzaion hileta-desfilea oso gogoan du. Hilerrian hilobiratu zuten. Urnietako Onddi mendian eta Santa Barbaran "gorriak" omen zeuden, eta Xoxokako plazan zeuden francozaleen mandoak hil omen zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Oiartzunen gooratzen naiz ni nola jeneralen bat edo ez dakit zer zala hilla. Jesus!, ze despilliak ein zizkien eta. Han da nunbaitt'e Oiartzungo kanposantu hartan sartua. Ja-ja, honezkero earki beratua eongo da gizajua. Gu mutil koskorrak giñala zan eta, nik ordun zer eukiko nittun? Zazpi bar urte. Holakon bat.
-Ze aldetakua zan akordatzen zea, ze bandotako jenerala?
-Ez, ez naiz goatzen baiño espaiñola zala bai. Españiko bandera, oaingo txorixo zea klasia zun eta. Bestiak diferentia ibiltzen zuen. "Gorrik" deitzen ziyen hemen batzuei. Hemen gorri hoitakuak Santa Barbaran egondu omen zien batzuk eta bestiak Onddin'e bai, ta Xoxokako plazan sekulako mando pila bota omen zuen bestieiri. Gorritakuak bestieiri bota omen zizkien. Sekulako pila, e, esaten due; ni ez nitzen ordun hemen. Gu, klaro, Oiartzunen zala hasi zan gerra eta. Hemen denboa gutxi in zun gerrak, e. Hemendik alde in zuen norabaittea. Hor Gernika alde eta hoitan deskargak-eta in zittuen eta hor zeatu zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia