Urnieta (Gipuzkoa)

Ezkontzeko baimenik bai?

Ezkontzeko baimenik bai? <p>21 urte zituela ezkondu zen, 22 urte bete baino egun bat lehenago. Apaizak kontu hartu zion Anitari, 21 urte izateagatik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-007-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

21 urte zituela ezkondu zen, 22 urte bete baino egun bat lehenago. Apaizak kontu hartu zion Anitari, 21 urte izateagatik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo ezkontzea aillatu giñan ta ezkontzea ailleatuta gazteik, hogeita, hoita bat urte ta hoita bi urte hurrungo egunian, ezkondutako hurrungo egunian.
- "Ya" hogeita bikin.
- Ta paperak in bihar ziala ba ta paperak itea jun nitzan ta apaiza ordun ez zeon orduko, ttikittakoa ez, beste bat zeon eta jun nitzan ta esan zian: "Zure gurasuak nahi al due mutil horrekin ezkontzea?" Ta: "Bai, nei ez nate behin´e ezer esan". Eta ba "menor de edad". Ordun zan hoita bi urtekin "mayor de edad". Oain hemezortzikin da, ordun hogeita bikin zan. Bai. Eta nei esan ziten ba nahi ez baldin baue gurasuak ez zaittu utziko. Ta nik esaten nun, hurrungo eunian hogeita bi urte. Eta ez niyon ezer esan beai. Ze esan behar niyon? Baiño ni, geldittu nitzan ze mentalidade, hoixe.
- Ya. Harea jun ziñeteneako nahi zenutelako izango zen ba?
- Ba hoi esan zian. Detaille hoi beti gogoan izaten det. Asike hogeita, zure gurasuak ez badue nahi, ez dizue utziko ezkontzen.
- Ya. Baiño gurasoek ez zuen nahi?
- Gurasoek ez ziaten sekula ezer esan. Gurasoak zer esan beharko zuen?

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia