Urnieta (Gipuzkoa)

Denak ahariaren atzetik

Denak ahariaren atzetik <p>Behin, Idiazabalgo artzain baten ahari bat ekarri zuten etxera. Udazkenean, San Migel inguruan, ahari denbora etortzen zenean, ordea, artzain horrek berekin eramaten zuen. Ahariari kontu egin behar izaten zitzaion. Ahari onaren ezaugarriak aipatzen dituzte: gorputz ona, kolore gorri-horia... Beraien ahariak kolore iluna zuen, baina ahari ederra zen. Denak saiatzen ziren ahari hari etekina ateratzen, arkumeak izan zitzaten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-006-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin, Idiazabalgo artzain baten ahari bat ekarri zuten etxera. Udazkenean, San Migel inguruan, ahari denbora etortzen zenean, ordea, artzain horrek berekin eramaten zuen. Ahariari kontu egin behar izaten zitzaion. Ahari onaren ezaugarriak aipatzen dituzte: gorputz ona, kolore gorri-horia... Beraien ahariak kolore iluna zuen, baina ahari ederra zen. Denak saiatzen ziren ahari hari etekina ateratzen, arkumeak izan zitzaten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Guk behin ekarri gendun, Idiazabalgo artzai bat eoten zan hemen, Urnietan negutzen, "o sea", negua pasatzen ta handik ekarri gendun ahari bat ta zan ahari bikaiña, hemengo aharik baiño mardutxuo, haundigoa ta ahariren bat etortzen zanian kendu itten ziguen. Hartu ta bere arditara eaman. Haren umiak izateko.
- Han bolada batian ibili.
- Bai, udazkenian izaten da hemen gutxi gorabehera. Bestela ez zan izaten arkumeik. Ta udazkenian izaten da San Migel inguru hortan, ahari denbora-o esaten giñuna ta ordun egunien bitan askotan jun nitzan ni. Goizian jun ta etzanda daon tokin harrapatzen zenun ahariya. Uzten bazendun geoxoako, baten batek eaman ta arrastoik be geatzen giñan. Illuntzian'e bai jun ta aseuratu, aber ardikin geratzen dan ta hortako kontu itten giñun ahariai.
- Ta ahariai kontu in behar ordun, ze ibiltzen zen auzuan bere kaxa ibiltzen zen?
- Bere kasa juten bazan, ordun bai izaten zan. Hartu ta eaman igual itten zittuen mendi batetik bestea ta kontu in behar izaten zan, bestela.
- Ahari ona zer da? Nolakoa da? Artzai bakoitzak bere zea du, ez? Mutur beltxa gustatuko zait ta bestiai adarduna ta bestiai ez ta? Zuentzat zer da ahari politta?
- Gorputz onekua aurrena behintzat ta baakizu koloria batzuntzako inportantea izaten zan. Jeneralian, gorri-hori kolore hoi maitte izaten zan, baiño gure horrek illuna zun, gris illuna. Baiño zan, lehen esan dedana, larrigoa ta ahari earra zan. Jendiak ez zun errespetatzen. Ahal baldin bazan haren umiak bihar, danak.
- Baiño eskatu eo ingo zizuen, ezta?
- Bai zea!
- Ez? Eaman? Hartu ta eaman?
- Eskatu ezkeo ez zeon emateik. Ardik arkea pasatzen zian ta arkumeik be geatzen ziñen geo, ahariya ez zeon iñoi emateik tenporada hortan. Horreatikan kontu in bihar izaten zan, ardik ahari gabe ez eoteagatik.
- A ze errespetu gutxi, ezta?
- Bu!
- Ahari politta izateagatikan jo ta bestiai kendu ta.
- Bai, bai.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia