Urnieta (Gipuzkoa)

Gazterik hildako senideak

Gazterik hildako senideak <p>Angelaren hiru ahizpa neskame, sukaldari eta ume-zaintzaile joan ziren garaian, tifusa harrapatu zuten. Haietako bat, 17 urte zituela, hil egin zen. Beste senide bat bost urterekin hil zitzaien difteriak jota. 22 urteko anaia gerran hil zitzaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-004-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Angelaren hiru ahizpa neskame, sukaldari eta ume-zaintzaile joan ziren garaian, tifusa harrapatu zuten. Haietako bat, 17 urte zituela, hil egin zen. Beste senide bat bost urterekin hil zitzaien difteriak jota. 22 urteko anaia gerran hil zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta geo, bakizu, haik'e hasi zianian neskame, Hernaniko Adarraganian, pastelerin, ta Antxon ta hoik nere ahizpak hazik zian. Hiru ahizpa jun zian: bat jun zan kozinera; bestia, etxeko lanak; eta beste bat, hamazazpi urtekoa, jun zan haurrai kontu eittea. Ta bakizu ze pasa zan? Tifus harrapatu zuen garai hartan, tifus esaten zitzaiyon kaillenturak, hiru ahizpak. Eta bi ekarri zittuen Poxentarria. Eta hirugarrena geldittu zan hamazazpi urtekoa han bertan. Ta Poxentarrin jarri zian, ta ez gendun iñorrek izan juteik Poxentarria. Han leheno erreka ondo batian uzten zuen jatenak, eta ez zakan iñorrek'e kontajiyuangatik. Ez zan iñor'e pasatzen. Ta haik berrogei egunian egon bihar zuen ohiyian. Eta hamazazpi urteko alaba hil zan, Adarraganian sendatu zala, baiño geo rekaidakin hamazazpi urtekin hil. Hamazazpi urteko neska. Beira gure amak e? Ta beste bat bazun, bost urtekin garrotilluakin hilla.
- Garrotilluakin.
- Bai, harrek'e kaillentura holako hogeita lau ordukua izaten zan hura. Hola. Estutu ta hilla. Ta geo bakizu holaxe, holaxe, holaxe... Ta hogeita bi urteko semia gerran hil. Nik hamaika-hamabi urte nittula.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia