Xanti Lasarte Zugasti

Urnieta (Gipuzkoa) (1925-2012)

Biografia

Urnietako Goiburu auzoko Aierdi baserrian jaio zen. Bi bizitzako etxea zen Aierdi: batean izeba-osabak bizi ziren eta bestean 4 seme-alabako familia gurasoekin. Aita bertakoa zuen eta ama Errekaldekoa. Xoxokako eskolan ibili zen auzoko eta inguruetako haurrekin batera 6 urte zituenetik 12ra arte. 24 urte egiteko zituela ezkondu zen Angela Garmendiarekin bere jaiotetxera. Geroztik, hainbat lan egin badu ere etxetik kanpo (txerri-hiltzen baserri askotan, hala nola), baserriko lanetan aritu behar izan du erabat. 10 seme-alaba izan ditu eta egun Urnietan bizi da.

Zintak

KodeaDataProiektua
URN-002 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aierdi baserriaren egitura, lehen Bideoaren ikonoa
2 Gerra ostean, garia egiten zuten Bideoaren ikonoa
3 Auzokoen artean, harreman handia lehen Bideoaren ikonoa
4 Garai batean, taloa nagusi Bideoaren ikonoa
5 Erdaraz hitzik ez zekiela, eskolan erdaraz egin behar Bideoaren ikonoa
6 Arbela, klariona eta lapitza Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Elur-zuloak eta ikatz-txondorrak Bideoaren ikonoa
8 "Harrapazka eguna" Bideoaren ikonoa
9 Usurbilgo larra-behien zorigaitza Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Txerri-hiltzaile izandakoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia