Nati Garmendia Ubillos
Urnieta (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Urnietan jaio zen, Idiazabal kaleko "Txapel" tabernan. Natiren amak egiten zuen bertan lan eta Natik berak ere asko lagundu izan zion hari. Jatekoa izaten zuten saltzeko eta bazkari eta afariak ere ematen zituzten. Sei seme-alabatan gazteena zen Nati eta ikasketetan gurasoek laguntza handia eman zioten. 17 urtera arte Batxilergoa ikasi zuen eta Valladolidera ere joan zen azken azterketak egitera. Hortik aurrera, ordea, ezin izan zuen jarraitu. Ezkondu aurretik zazpi urtez bulego batean lanean aritu zen, baina ezkondu eta gero etxekoandre-lanetan aritu zen. Janari-denda bat ere zabaldu zuten Urnietan bertan. Gerra hasi zenean, familia guztiak Aiara joan behar izan zuen segurtasun bila.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
URN-013 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute