Tolosa (Gipuzkoa)

Baserriko lanak eta tresnak

Baserriko lanak eta tresnak <p>Soroan zer lan egiten zituzten azaltzen du: arbia, garia, baba, aza, patata, ilarra, belarra moztu... Hainbat tresna erabiltzen zituzten horretarako: sega, igitaia...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-017-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soroan zer lan egiten zituzten azaltzen du: arbia, garia, baba, aza, patata, ilarra, belarra moztu... Hainbat tresna erabiltzen zituzten horretarako: sega, igitaia...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu hemen hazia zea, ta ze lan-klase zenduen baserrin? Sorotan ta ze…?
- Ba, soron? Esango dizut: negun arbik ekarri. Arbie ba al dakizu zer dan? “Nabo”. Arbie ekarri, ta. Etxea ekarri ta txikitu ta. Geo, egosi lata ta txerrii eman. Ta geo, hue kendutakon, garik in. Garie eitten gendun. Asko, gaiñea. Ta baba´re bai, tarten botatzen gendun. Eta geo, garik eta geo hurrena artoa, babarrunakin, eitten gendun. Baratzan, baratzan´e […] eitten gendun, azak, patata, illarra, koniflora, daneti baratzan´e. Daneti itten gendun. Ta belarra moztu ta, segakin ta, gero eskoarekin bildu ta, itaiekin harkaitz-zulok ebaki ta… […] harkaitzei ebaki zulok. Konparazio batea, hemen harri haundie dao, ta [segaz kosta], itaiekin, “rak!”, “rak!”. Garie´re [haekin] ebakitzen gendun aurren-aurrena; gero segakin. Gero, harri bat jarri, tronko bat, ta eskukin jo. Geo makina sortu zan, baiño eskutan, e? holaxe, “klak” eta “klak”. Bala ein, [hau bezelaxe] lotu, ta jo harriyen ta geo idaurrak, idaurrak izaten die bi makil bata [bestian atzeti] ta harekin jo. Gero, hura […], pilla ein ta lastoa behientzako ta garie ogie itteko.
- Ta hasiera-hasieran esan diazu igitaiakin ebakitzen zenduela?
- Itaiekin aurrena garie. Dana holaxe hartu ta “rak”, “rak”, “rak”, pilla ein, ta “rak!” berriz´e. Askotan ebaki´re!
- Ta zeatik kanbiatu zenduen gero segaa?
- Errezo eitteati. Jarri gendun, eskoarea jarri segai, ta botatzen zendun, ba, belarra ebakitzen bezela, zuzen. Illaran jartzen zuen dana, holaxe, hau [bezela], illaran. Gero lotutzen gendun ta “raa” ein ta gero [mitxorrak] in garikin, garik [gora]. Zenbat lan! Buuu! Guk zenbat lan ein deun Jainkok´e ez daki ta!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia