Tolosa (Gipuzkoa)

Ogia egiten eta labea garbitzen

Ogia egiten eta labea garbitzen <p>Etxean zer jaten zuten azaltzen du: babarrunak eta azak egosita, labeko ogia... Ogia nola prestatzen zuten azaltzen du. Labea garbitzeko hostoa jartzen zuten makilaren puntan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-011-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean zer jaten zuten azaltzen du: babarrunak eta azak egosita, labeko ogia... Ogia nola prestatzen zuten azaltzen du. Labea garbitzeko hostoa jartzen zuten makilaren puntan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Etxian jateko, danok jateko, ze ein behar izaten zenduen?
- Jateko ta? Ba, su bajun babarruma ta azak egosi behintzat, bazkaltzeko. Haik preparatu ta haik. Ta ogie, berriz, labea gendun, ogie erretzeko labe zea bat, ta ogie han erretzen gendun. Orrea ein. Gero hure hola harrotu arten etxoin.
- Nola izaten zan hoi?
- Zea ein, masa, ta gero hure tapatu ta uzten gendun orro-mahaie eo erro-mahaie esaten giñekiun, han eitten gendun. Eta gero trapu batekin hure eitten gendun tapatu pixkat, ez hoztutzeatik. Ude beroakin-ta masa hoi eitten zan, ta ez hoztutzeatik. Ta gero hure eitten zan harrotu orre hori.
- Bere kasa harrotzen zan?
- Bere kasa harrotzen zan. Ta gero harrotzen zan garain, ez dakit nik zenbat denbora pasako gendun, ordu erdi bat eo […], geo puxkek ein, ogie tamaiñeko puskek, ta gero [berriz hure], masa, gozatu ta pillen jarri. Labea berotzen zan sue einda, aurretik sue einda, ta geo labea dena garbittu. Ze esaten… laba-xatarra esaten giñekiun guk.
- Zer zan hoi?
- Eitten gendun, ba, hostokin. O lizarran hostok baldin bazien garai hartan, haikin; gaiñantzen beste zeozer, hostoa zuen zeakin. Makille luze baten, eta hure han lotu hosto hoik, ta gero laben. Klaro, garbittu ein behar. Nola ikatza ta hautse, han berotzeko nola sue eitten zan. Garbittu labea.
- […]. Nola garbitzen zenduten?
- Hostok… Bai, makillen puntan jarri hosto haik, eskoba bezela, eskoba balitz bezela, ta laben garbittu, labea garbittu.
- Nola deitzen zeniyen horri?
- Labe-xatarra esaten giñikiun guk. Ez dakit.
- Eta ze egur erretzen zan laben?
- Bueno, zeona. Bai. Ba, pagoa izaten zan onena. Oain, aurretik txikituta. Gero, ogia ateratzen zanen, egurrek hezek igual izaten zien, ta laben sartutzen gendun. Ogia atera, zeatu, ta gero hurrengo errealdirako laben sartu egurrek ta ihar-ihar-ihar eitten zien su beroa… labeko bero harrekin. Ta gero hurruna ogie erre behar gendunen, berriz atzea sue eman,ta haikin ein ogie. Bueno, haik garbittu ta labea berotuta. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia