Umeak nola hezi? Lehengo eta oraingo metodoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan TOL-003-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolarako gogorik ez zuen izaten, oso urduria baitzen; ezin izaten zuen kontzentratu. Katona erabiltzen zuten ikasteko; orduko irakasleari buruz hitz egiten du. Lehen umeak jo egin behar zirela uste zen; gaur egungo umeen heziketari buruzko iritzia ematen du. Behin aitak itulan egiteko eskatu zionean izandako pasartea kontatzen du eta horren harira izandako gogoeta.
- Auzoa: Bedaio
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko azaroaren 20a
- Iraupena: 0:05:11
- Erref: TOL-003/005
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
Eskolako ez nun gogoik. Batez. Gogoik batez. Eskolai nion bildurre. Nitzen oso-oso nerbiosoa. Eta ez neuken baseik. Ez neuken amaik. Ez neuken erakusten dunik. Ez neuken… ideaik ez neuken, eta neoni ez nitzen gai, alegie, eskola ikasteko ze formazio jarri behar non. Neri esaten baziten: “liburu hau [letu] zazu”, burue bajatuko nun, ta nik letrai, bai, baiño… eukiko nittun zazpi milla pentsamentu ta nik ze letzen ai nitzen bate ez nekin. Letu itten non. Ikesi non nik. Nik ikesi non dotriñe, ikasi non maunuskritoa ta ikasi nittun [hoik]. Baiño… Katona´re bai, zeak esan zuna, Juanek esan zuna /esantzuna/. Aurrena, kantona, Gabinakin. Aittu giñen esaten harek jotzen zula-ta, baiño ez gendun /ezkendun/ eman… meritue bazula esan behar gendun. Hori iristen zaneaiño, harrek Bedaion lan asko in zun, peztik kobratu bare, e! Bakarren batek ogi-kozkorren bat eo […], ta […] pixka bat´e bai. Nik´e eaman izan nun […] pixka bat. Hantxe egoten zan hure. Ze[ jo] behar zun harek? Harrek asko in zun. Harrek Bedaioko umei dotriña eakutsi zien. Ta bee izena itten, ta letzen´e bai eakutsi zien harek. Hori asko zan garai hartako! Ta iñok eskerrik ez zion ematen hari. Zartakok ematen [eztakit ze itten] zittula. Jakiña, orduan hala baitzan. Lehenaotik zetorren umea jotzeko ta… jo in behar zan edukazioa emateko. Ta gaur´e pixkat gogortxio ingo balitzaio hobe. Jo ez de esaten, baiño… Umea jotzea ez da ona, e. Eta umea jo behar baldin bada, arrazoia oso segurutik behar du, e! Ez baldin badau seguru-segurutik ez pentsatu gero ume harrek asko dakila, e! Nik esango dizut kasoa. Ni tokatu nitzen behin itxulen ibili beharren, gogoan kontra, ta desarrazoian. Nik arrazoi ta ez banu bezela tratatu eta nik itzulen ibili behar izan nun. Nik eta nere arrebak gendun tratua iñe, nik, gosaldu arte —goizian egunsentittik juten nitzen sorora idik-eta lotuta, ta—, ni ibiliko nitzela gosaldu arte itzulen. Eta nere arreba —hor zan herrin lehengon— hure ibiliko zala gosaldu ta gero, handik atzera, [hamabiyak] bitarten. Tratua in gendun. Hure gosariyakin jun zan, ta ez zun gutxi in, gosaltzeko gogoa inda neon ni´re ta. Jan gendun bapo ta nere arten “Oain libre nauk. Ño! Oain jolasera juteko modun nauk” eta ni gustora. Ta nun esaten dio /esateiyo/: “Aitte, nik itzuleako… ni ez naiz itzuleako… ez dauket nik itzuleako gogorik”, “Ze ez daukezula gogorik? Zuk itzulan ibiliko zeala esan dezu! Ni gosaldu arte ibiltzeko, ta zu geo ibiliko zeala ta. Oain ez daukezula gogorik? Ezta nik´e! Ni ez naiz ibiliko”. Aitte zanak, ez dakit nik, ni motille, hure nexka, ni baiño zaharrao zan, baiño ni gogorrao jotzen niñun eo zer eo. Deskuidatu da ni itzulen jartzeko esatera aitte, ta aittek behin esan ezkero ein ein behar, ba, […] soro aldetik, […]. Hala, itzulen jarriazi nau, heldu [beso…] eamanda. Jarri nau itzulen ta, pentsa zazu nik orduako ze letxea neuken, txapelak-eta burutik-ta tira harrika ta anda la letxe goitik behera abittu nitzaion! Zenbat urte eukiko nittun nik? Zortzi urte eo, ez dakit, ba, ze eukiko nittun… hamar? Ez dakit. Zortzin bat urte. Ta, jakiñe, saltatu da ta harrapatu nau ta ipurdie bero-bero-bero ein ta egoarte guziko hotzak kendu. Miñe ez, e? Erresumiñe nik geo sentitzen nun. Miñik batez! Ta nik gaur arte. Nik aitte zanai esan izandu nion, e. Ta arrebai oaindi ez da denbora asko esan diotela: “Nik oaindi hartu dittuten ipurdiko haundienak honen paltaz!”. Ordun, umeakin kontu haundia behar da, nola agindu behar zaion, gurasok, gaiñantzen umeak gogoan eukitzen du. Ta gero txarra izaten da zea, [kontrastea] bueltan. Oain, nik aitte maitte nun, ta aittek´e bai ni, ta horrengatik zea, baiño… beti behintzat kontu pixkat eukitzea gauze inportantea dala, umea ez dala edozein moduz aurren hartzekoa desarrazoian. Ez baita ontzen! Onduko balitz, zerbaitte eittea badau; umea gaiztatu ein leike desarrazoian edozein moduz tratatu ezkeo. Hoi da kasoa, azken baten.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!