Mattin Labayen Sansinenea
Tolosa (Gipuzkoa) (1931)
Biografia
Ama Donostiako alde zaharrekoa zuen, eta aita, berriz, Antonio Maria Labayen, tolosarra. Aita Tolosako alkate izatera heldu zen, Eusko Alderdi Jeltzaleko kide gisa. Antzerkigintzan ere lan mardula egin zuen, eta euskaltzain ere izan zen. Aitak sorturiko giro horretan hezi zen Mattin. Gerra hasi zenean, ordea, Bidasoako mugaz beste aldera joan behar izan zuten; lehenik, Sarara eta, ondoren, Donibane Lohitzunera. Saran kokatzen ditu Mattinek bere oroitzapen goxoenak. Alta, 1944an Tolosara itzuli ziren Mattin eta bere anaia, Ramon. Ordurako Mattinek argi zuen pintura zela bere zaletasunik maiteena eta bere adierazpidea. Hala, pinturan sakondu zuen, Arte Ederrak ikasiz. Ez dio sekula pintatzeari utzi.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
TOL-032 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
TOL-033 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute