Soraluze (Gipuzkoa)

Txondorra egiteko urratsak

Txondorra egiteko urratsak Txondorra nola egiten den sakon azaltzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Txondorra nola egiten den sakon azaltzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, inportantia ze zan, ondo bardintzia?
- Txendorra? Bai, ondo bardinddu. Azkenerako haura bardin-bardin geratzen dok. Zuek ikusi dozue --ze esango dotsuet, ba-- bedarrakin einddakua, metia edo? Ha, kanpuan edo iñoiz, behian sendo-sendua ta gora mehiao-mehiao ta? Txendorra halaxe ipini bihar dok. Ta gero azkenian be halaxe urten bihar jok harek. Puntatikan lagatzen jakok txendorrari holako sendoerako egur bat. Ipintzen dok erdi-erdixan. Han, ba, plazuela haundixa izeten dok ta han plazuelian erdixan heuk ipintzen dok tente. Ta gero egurrekin, lehelengo senduenak; gero ta mehiauak, gero ta mehiauak han bueltan-bueltan kargatzen dotsazik. Honi ipintzia moduan. Ta honen bueltan, ba, eitten-eitten bahoia haura. Hamen erdixan, honen kontrara ipintzen dittuk bestiak. Honek hemen ipintzen dittuk bueltan-bueltan gero. [...] Gero bigarren pisua botatzen dotsek hemendikan berriz. Gora. Metro bat inguru luzian ebaitzen dok egurra gutxi gorabehera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia