Sopela (Bizkaia)

Eskola beraiek garbitzen zuten

Eskola beraiek garbitzen zuten <p>Eskola beraiek garbitzen zuten etxetik eramandako materialarekin. Goitik behera garbitzen zuten ikasturte guztian zehar pare bat aldiz.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola beraiek garbitzen zuten etxetik eramandako materialarekin. Goitik behera garbitzen zuten ikasturte guztian zehar pare bat aldiz.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bene: Garbittu geuk baiño ez gindun itten, ez zan garbittuten. Orain egunen-egunen garbittuten dire eskolak. Zera… lantzen behiñen goizen eguzki ederra ikusten baieun, esaten ieun “bueno” erderaz esaten ieun baia “arratsalden ekarri estropatxuk eta lejia eta guzak eta ba… eskole garbittu behar duu eta”. Ba bueno, danon arten pupitre duztik kanpora atara, batzuk han lejiaz ta harek tinta txorretoiak egoten ziren, ze tinte… tinteruk bertan ganen eta batzuk han kanpon garbittu…
-Bitori: Halau zertxu baten…
-Bene: Ta han inkete tinteruk. Eta klaro, golpekaz eta zeren ta tinte jeusitte, txorrostada itzelak eukitten ieudezen mahaien. Batzuk lejiaz eta hareri… harek garbittuten kanpon ta beste batzuk barrun eskobatu, buf! Hautsez ataten zan, hillebetetan garbittu bako eskole, eta garbittu eta beste batzuk behea harena, estrapetxukez eta lejiaz ta. Eta barru garbittute egoten zanen, mahaiek siketute kanpon, dana atzera be imiñi ta…
-Ana Mari: Fregoneaz ez e? belauniko.
-Bene: Ez, ez, ez, belaunikotute. Baia neska asko izeten giñenez, ba danon arten itten gendun. Hori, kurso duztien birritten edo ingo zan.
-Bitori: Ostantzen, lantzen zapatu baten, eskobatu edo…
-Bene: Kaka duzti han, ha kaka duzti han. Hori bat.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia