Segura (Gipuzkoa)

Baloiak eta pilotak, etxean egindakoak

Baloiak eta pilotak, etxean egindakoak Garai hartako pilotak eta baloiak etxean egiten zituzten. Nolakoak izaten ziren azaltzen du. Gomazko baloiak iritsi zirenean, altxorra zen hura umeentzat, pozez zoratzen egoten ziren. Ondo zaintzen zituzten orduan baloiak eta pilotak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garai hartako pilotak eta baloiak etxean egiten zituzten. Nolakoak izaten ziren azaltzen du. Gomazko baloiak iritsi zirenean, altxorra zen hura umeentzat, pozez zoratzen egoten ziren. Ondo zaintzen zituzten orduan baloiak eta pilotak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Pelotak eta baloiak eta nolakoak izaten zien garai hartan?
- Nik pelotak ezautu dittut, nei... pelotak amak eitten ziun eta besteai´e bai. E... jarri barrun kortxoa, kortxoa borobildu eta ez zan eoten asko baiño galtzeta zaharren bat askatu eta harekin pelotak eitten ziun guri. Eta baloia nik motiko-motikotan trapukin einda. Trapu zaharren bat hartu, soka batekin lotu eta hura izaten zan baloia. Geroa hasi zien, guk hamar bat urte genduzkela edo hola, baloi batzuk gomazkok. Bueno... hura izaten zan... bueno! Hura zan zoramena, hura zan altxorra hura! Oain, lehen esan dizut, kanbiok izugarrik izan diela. Lehengon kontatzen nion gure ilobai eta hok kontatzen diozu eta "Bai, baiño... aittona, bai, baiño...", kontatu nion hogeita hamabi baloi, kontatu nion baserrin. Bat puskauta eta hor bezela etxe gehienetan, e? Dana, gomazkok, bestelakok, puztuta, hustuta... trapuzko baloia. Eta gomazkoa azaldu zanen... ene..!. relikie bezela gordetzen gendun. Ta pelotak, esaten dizut, oain pelotak dauzkezu denda guztietan, bueno, salgai eta abar. Ordun kortxokin ein eta benga! harekin leña pelotan!
- Eta errekara eroi ezkeo pelota edo baloia?
- Puf... bila amorrauta, bilau arte!

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia