Euskararen historia soziala Bergaran

Gerraosteko euskalgintzaren memoria jaso eta zabaltzea. Hori da Bergarako Udalak abian jarritako egitamoaren helburua. Herriko euskararen historia soziala ezagutaraztea. Izan ere, herritar asko ibili da euskarari eusten eta eragiten Bergaran, hainbat alorretan: hezkuntzan, antzerkian, bertsolaritzan, hizkuntzalaritzan, kantagintzan... Bai gerra aurrean eta baita gerraostean ere. Gerraosteko mugimenduak eta lanak behar bezala jaso gabe zeuden, 50-80. hamarkaden bitartekoak, eta horixe da Badihardugu elkarteari eskatu ziona: hainbat alorretako 15 pertsona elkarrizketatu, eta testigantzak lantzea, ondoren ezagutzera emateko. 2020ko otsailean eman zuten egitasmoaren berri, baina COVID19a tarteko, 2021eko martxoan hasi ziren elkarrizketekin. 2022 hasierarako elkarrizketatu kopurua 24 pertsonakoa zen eta 2022ko abenduan 21 minutuko ikus-entzunezkoa prestatu zuten jasotako testigantzekin; erakusketa eta hitzaldia ere antolatu zituzten. Elkarrizketekin jarraitu, eta 2023ko abenduan, Izotz ondoko eguzki: Bergarako euskararen historia soziala 1940-1980 liburua plazaratu zuten. 

Zintak

KodeaDataHizlariak
BER-344 2021 Gorrotxategi Zangitu, Jose Luis Bideoaren ikonoa
BER-345 2021 Alberdi Larrañaga, Koldo Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
BER-346 2021 Barrena Aranburu, Maite - Mendizabal Lizarralde, Jabier Bideoaren ikonoa
BER-347 2021 Narbaiza Erdabide, Rosa Bideoaren ikonoa
BER-348 2021 Bikuña Agirre, Gotzon Bideoaren ikonoa
BER-349 2021 Oregi Goñi, Eneko Bideoaren ikonoa
BER-350 2021 Elexpuru Arregi, Juan Martin Bideoaren ikonoa
BER-351 2021 Narbaiza Erdabide, Arantzazu - Narbaiza Erdabide, Blanca Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
BER-352 2021 Lazpiur Lamariano, Mikel Bideoaren ikonoa
BER-353 2021 Ibarzabal Azkargorta, Arantxa Bideoaren ikonoa
BER-354 2021 Oregi Goñi, Arantzazu Bideoaren ikonoa
BER-355 2021 Amasorrain Linazisoro, Agustin Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
BER-356 2021 Amasorrain Linazisoro, Agustin
BER-357 2021 Jimeno Agirrebeitia, Izaskun Bideoaren ikonoa
BER-358 2021 Elkoroberezibar Larrañaga, Miguel Angel Bideoaren ikonoa
BER-362 2021 Elortza Gabilondo, Joxe Mari Bideoaren ikonoa
BER-363 2021 Arriaran Muruamendiaraz, Iñaki Bideoaren ikonoa
BER-364 2022 Iturbe Linzoain, Begoña - Kapanaga Atorrasagasti, Begoña Bideoaren ikonoa
BER-365 2022 Elkoro Unamuno, Jose Luis
BER-366 2022 Elkoro Unamuno, Jose Luis
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia