Pasaia (Gipuzkoa)

Aita futbolzalea

Aita futbolzalea <p>Aitak, gaztea zela, Roca futbol taldean jokatzen zuen; osabak, ordea, Real Uni&oacute;n futbol taldean. Ezkondutakoan, Valentziara joan ziren Joxeren gurasoak, eta han ere aita futbolean aritzen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-013-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitak, gaztea zela, Roca futbol taldean jokatzen zuen; osabak, ordea, Real Unión futbol taldean. Ezkondutakoan, Valentziara joan ziren Joxeren gurasoak, eta han ere aita futbolean aritzen zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo beste gauza bat. Nere aita, nere aita bere denboretan gaztia zanian futbolian ibiltzen zan e, Real Unión denboa batian Real Madrid baiño hobio zan garai batian. Orduan, nere osaba Antonio Sagarzazu Kanpandegi Real Uniónen jokatzen zun. Eta nere aita, Vicente Sagarzazu Kanpandegi Rocan. Nola hemen Sanse Realen launtzaillia, ba nere aita Sansen, Rocan jokatzen zun. Zian filiala Real Unionekua. Amuteko zelayian.
- Orduan ona zen futbolean aita?
- Ba-bai. Geo ezkonduta Valentzia juan ziian ta han Valentzian futbolen ibili zan. Ta ama haserre, ri-ra!, uxatu danak [...] eta etxea. Aspertu iten zan bea bakarrik egun guzian etxian, ta aitta...
- Baina Valentzian jaio zian zure aurrekoak?
- Nere anai zaharrena Valentzian jaio zan.
- Lehenengoa jaio zan?
- Lehenengoa. Beste hiruak Amuten, ta geo beste lau San Pedron.
- Ordun, zortzi zeate?
- Zortzi.
- Ez zineten gutxi.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia